Joseba Borde eta Juan Karlos Subijana berriz ere espetxera bueltatu dira Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzaren helegitearen ondorioz
Martxoaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak, 2024ko otsailaren 7an Basauriko Espetxe Zaintzako juntak proposatuta, Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde presoentzako hirugarren gradua onartu zuen.
Atzo, martxoak 27, Audientzia Nazioanaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen erabaki honen aurka eta bi presoak, egun horretan bertan, espetxera itzuli behar izan zuten bigarren gradurako erregresioa jasanda.
Bi kasuetan, Fiskaltzak, espetxeko profesionalen eta Eusko jaurlaritza beraren erabakien aurka helegitea jartzen duen hirugarren aldia da.
Galdetzea komeni da, zer logika dauka preso horien bilakaera ondoen ezagutzen duten espetxeetako profesionalen aurka, 400 km-ra daudenek helegiteak aurkezteak? Urrunetik, distantziatik erabakitzen dute presoei buruz, haietaz ezer jakin gabe eta ezer axola ez dietenean.
JOSEBA BORDE.- 30 urteko zigorra betetzen ari da. 2019an bete zituen zigorraren ¾ak; 65 urte ditu. Aurtengo azaroan beteko du zigorra osorik. Erantzukizun zibila ordaintzen ari da 2021az geroztik; programatutako 20 irteera eta 9 baimen arrunt baino gehiago izan ditu. Kartzelaldia betetzen ari den gertakariak 1981. urtekoak dira eta eragindako kaltea aitortu eta bide baketsu, politiko eta demokratikoen alde egitearen aldeko pausoetan berresten da.
JUAN CARLOS SUBIJANA.- 59 urte. 23 urte bete ditu 28 urteko zigorretik; erantzukizun zibila ordaintzen ari da; Programatutako 13 irteera eta 20 bat baimen arruntetan parte hartu du. Baimen arruntak Espetxe Zaintzako Epaileak onartzen ditu, hain zuzen ere, eragindako kalteen aitorpen-gutunean oinarrituta, Fiskaltzak 2022ko abuztuan nahikotzat jo zuena. Normaltasunez parte hartu du espetxeko jardueretan, baita ordaindutako lanetan ere. SUBIJANAri dagokionez, adierazi behar dugu, espetxeko zein Basurtuko Ospitaleko espedienteetan jasotzen den bezala, diagnostikatua duela biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, larritzat jotako gaixotasuna da hau; gaixotasun nefrologikoa eta desnutrizioak, historia medikuaren arabera, gaixo honen itxaropena eta bizi-kalitatea baldintzatzen ditu.
Fiskaltzari berdin dio. Horiek eta beste presoek eragindako kalteak aitortzeak ez die ezertarako balio. Harentzat ez du ezertarako balio duela hamahiru urte baino gehiago ETAk bere jarduerari amaiera emateko erabakia hartu izanak.
Eta hala da, ez baita justizia irizpideetan gidatzen. EZ. Justizia, kasu hauetan, eskuin muturreko arma politiko juridikoa bilakatu da.
Ahal dena eta ezinezkoa egingo dute espetxe politika arrunta aplikatzea eragozteko eta preso horiei etxerako bidea oztopatzeko.
Legearen interpretazioan, subjektibotasunaren, diskrezioaren eta arbitrariotasunaren bidea aukeratu du.
Egoera hau ikusita, urratsak ematen jarraitzeko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Aurrera pausoak ematen jarrai dezala eta espetxeetako juntek beren irizpide profesionalak aplikatzen jarrai dezatela, Fiskaltzaren eta espetxe zaintzako epailearen jarreren aurrean. ANk baldintzapeko edo erdi-askatasunak blokeatzen jarraitzen dieten preso horiei ,berriro, gradu progresioak ahalbidetzea, espetxe ibilbidean eurrera egin dezaten. Dagokien eskubidea da.
Inola ere ez da esaten presoak zigorrak guztiz espetxeratuak betetzera behartuta daudenik. Preso horiei debekatu ezin zaizkien beste kunplimentu-modalitate batzuk daude, espetxean betetzen direnez gain. Horregatik eskatzen dugu, beste behin, salbuespen juridiko eta penitentziarioen amaiera.
Egoera honen aurka SAREk mobilizatzen jarraituko du. Haiek konfrontazioaren aldeko apustua egin dute, guk elkarbizitza, konponbidea eta espetxe politika normalizatuaren aplikazioa defendatzen jarraituko dugu.