Joseba Borde Ugaoko presoa Basauriko espetxera itzuli zen atzo gauean
Joseba Borde Ugaoko presoa Basauriko espetxera itzuli zen atzo gauean. Joan zen hilabetean hirugarren graduan sailkatzeko Justizia Sailak hartutako erabakiaren aurka, hirugarren gradua eteteko eskatu du fiskaltzak errekurtsoa jarriz eta, Auzitegi Gorenaren doktrina jarraituta, preso ugaoarra espetxera itzuli behar izan da, Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.
Joseba Borde Gaztelumendi 64 urte ditu eta 20 urte eta erdi daramatza espetxean. Gaixotasun larriak dituzten presoen zerrenda publikoan dago Borde. Bere zigorraren hiru laurdenak 2019an bete zituen.
Sarek mantentzen duen bezala, legeak ez du inola ere esaten zigorrak espetxeko hormen artean bete behar direnik azken egunera arte, araubide irekian betetzeko aukerarik izan gabe, gizartearekin harreman estuagoan bizitzeko aukera ukatuz. Eusko Jaurlaritzak eskumena bere gain hartu zuenetik, 42 presori onartu zaie hirugarren gradurako progresioa, baina 42 horietatik 29ren kasuan erabakiaren kontrako errekurtsoa jarri du fiskaltzak eta hamahiru espetxean sartu ditu Auzitegi Nazionalak, bigarren graduko erregimenean.
Gure haserrea adierazi nahi dugu, berriro ere, oztopoak baino ez dituztelako jartzen presoek aspaldi hasitako espetxe ibilbidea moztu nahian. Etxera etortzea eskakizun demokratiko bat da, eta salbuespeneko auzitegiek ez lukete behin eta berriz boikotatu beharko.
Hori dela eta, datorren ekainaren 9an, Ugaoko Herriko Plazan, 20:00etan, SAREk egoera hau salatzeko manifestazioa deitu du.