Zozketaren oinarriak

1. SUSTAPEN-KANPAINAREN XEDEA
SARE ELKARTEAk (helbidea: kutxa kalea 7, behea, 01012 PK, Vitoria-Gasteiz eta G75127555 IFK) “Etxera Bidea Gertu” zozketa antolatu du 2023eko apirilaren 1etik abenduaren 17ra, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

2. SUSTAPENAREN LURRALDE- ETA DENBORA-EREMUA
Sustapen hau 2023ko apirilaren 9etik 2022eko abenduaren 17ra egongo da indarrean.
Zozketaren berri Sareko sare sozialetan (Facebook, Instagram) eta webgunean (www.sare.eus) emango da.
Zozketan zozketaren txartel bat erosten duten 18 urtetik gorako pertsona guztiak sartuko dira.
Zozketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

3. SUSTAPENAREN MEKANIKA ETA SARIAK
2023ko abenduaren 18an, 3 irabazleak eta 10 ordezkoak aukeratzeko zozketa egingo da notario aurrean.
Sariak honako hauek dira:
• Lehen saria: 2 opari-txartel, 999 €-ko zenbatekoarekin, Viajes El Corte Inglés agentziako bakoitzak, bi bidaia edo gehiagotan gozatzeko (*), saridunak aukeratuta, zozketaren egunetik aurrera eta iraungitze-datarik gabe.
• Bigarren saria: 999 €-ko opari-txartela, Viajes El Corte Inglés agentziarena, zozketaren egunetik aurrera eta iraungitze-datarik gabe, saridunak aukeratutako bidaia batean edo gehiagotan gozatzeko.
• Bi lagunentzako otordua Kanpezuko Arrea jatetxean, 100 €tan baloratua.

4. IRABAZLEEI JAKINARAZTEA
Sareren webgunean eta sare sozialetan saritutako zenbakiak argitaratuz jakinaraziko dira irabazleak eta ordezkoak. Hamar egun baliodun igaro ondoren ezin bada irabazlearekin harremanetan jarri, ordezko gisa geratu den hurrengo irabazleari emango zaio saria.

5. IRUDI-ESKUBIDEAK
Ohore Eskubidearen Babes Zibilari, Norberaren eta Familiaren Intimitateari eta Norberaren Irudiari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, irabazleak baimena ematen dio Sareri bere irudia webgunean eta sare sozialen profiletan erabiltzeko, inolako kontraprestaziorik jasotzeko eskubiderik gabe.

6. DATUAK BABESTEA
Irabazleen datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedapenen arabera tratatuko dira. Irabazleen datu pertsonalak nahitaez adierazi beharko dira saria kudeatzeko.

7. OINARRIAK ONARTZEA
Zozketan parte hartuz gero, oinarri hauek berariaz eta inolako erreserbarik gabe onartuko dira. Oinarri horiek webgunetik eskuratu ahal izango dira, eta notario aurrean gordailutuko dira.

• Oharra: indarrean dagoen araudiaren arabera, ezin dira 999 €baino gehiago eskudirutan ordaindu, eta bidaiako opari-txartelak halakotzat hartzen dira. Beraz, opari-txartel bakoitza beste bidaia batean erabili behar da, 999 €-tik gorakoa bada.