“Zama doinuz arindu VIII” Etxarri Aranatz
Zortzigarren urtez izango da. Urtarrilaren 15ean Etxarri Aranazko Kultur Etxean eta bi emanalditan (arratsaldeko 17:00 eta 19:30) eginen den “Zama doinuz arindu VIII” kontzertu-ikuskizunaren KARTELA zabaldu nahi dugu. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, berriz ere Euskal Herriko abeslari ezagunek urtetako gatazkak oraindik gainean dugun zama doinuz arintzeko aukera emanen digute.
Helburua, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta hortaz, ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea izango da; eta aldi berean urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea.
Merezi du azken zazpi urtetan Etxarri Aranazko Kultur Etxetik pasa diren abeslarien zerrenda gogoratzea:
Esne Beltza, Oreka TX, Tximeleta, Ruper Ordorika, Vendetta, Naroa Gaintza, Tapia eta Leturia, Su ta Gar, Zopilotes, La Chula Potra, Gozategi, Hutsun, Doctor Deseo, Fermin Valencia, Hesian, Gorka Urbizu, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Ines Osinaga, Kutxi Romero, Petti, Gatibu, Ekiza, Irati Lasa, Juantxo Arakama, Fermin Muguruza, Des-kontrol, Pantxoa Carrere, Koban, Akelarre, Huntza, Afu, Itziar Ituño, Exprai, Porrotx, Anari, Esti-Mikel Markez, Zea Mays, Rottem XIII, Bad Sound, Haimar-Keu, Estitxu Pinatxo, Juantxo Skalari, Eñaut Elorrieta, Zetak, Brigade Loco, Erramun Martikorena, Skabidean, Anita Parker, Bulego, Onki Xin, Zelanda, Amak, Unidad Alavesa, Modus Operandi.
Azken zazpi urtetan bezala kartelarekin oso pozik gaude aurtengoan ere. Berriz ere lehen mailako musikariak dauzkagu gure artean.
Hauek dira “Zama doinuz arindu VIII” jaialdian parte hartuko dutenak:
- KALAKAN
- NOGEN
- IÑIGO ETXEZARRETA (ETS)
- OLAIA INZIARTE
- KEROBIA
- ION MAIA
- LORELEI
- TATXERS
SARRERA: 15€
ALDEZ AURRETIK EROSTEKO:
- Etxarri Aranazko Udaletxeko kultura bulegoan (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00)
- On-line: www.etxarriaranatz.eus web gunean
- Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan