Kalean dago giltza, kalean gaude zai

Kalean dago giltza, kalean gaude zai

Konponbiderako Giltzak, Sarek martxan jarri duen dinamika berriari, Pirritx, Porrotx eta Marimototxek egindako ekarpenaren berri eman nahi dugu.

Pirritx, Porrotx, Marimototx eta Bonberenea Txarangak bat egin dute Konponbiderako Giltzak manifestuarekin.

Gainera, kantu eta bideoklip baten bidez eman digute bere babesa: Giltzak izeneko kantu eta bideoklipa

Kalean dago giltza, kalean gaude zai (bis)
Parabapapapapaaaaapa!
Presoak etxera, bai! (bis)
Parabapapapapaaaaapa!

Abenduaren 9an Durangon eginen dugun Kultur Giltzak ekitaldian kultur munduko hainbat norbanakorekin batera izanen dugu Porrotx ere, eta bertan kantatu eta dantzatuko dugu jende aurrean lehen aldiz.

Gogoratu 13:00etan hasiko den Kultur Giltzak ekitaldian hainbat kulturgilek parte hartuko dutela: Amets Aranguren, Igor Elortza, Lide Hernando, Jakoba Errekondo, Lova Lois, Unai Iturriaga, Gaizka Chamizo, La Furia, Gorka Armendariz, Xabier Mendiguren, Joseba Beramendi “Exprai”, Maitane Azurmendi, Ines Osinaga, Porrotx,…

Hortaz, abenduaren 9ko Kultur Giltzak ekitaldira deitu nahi ditugu herritarrak.