
Abiatu da Lesakatik “Puzzlea osatu arte” ekimena

Puzzlea osatu arte ekimenaren baitan Lesakatik atera berri gara, gaur eta bihar artean gauzatuko dugun ibilbidearen 1go geldialdian gaudelarik eta beste 27 geldialdi ditugu aurretik hego euskal herrian zehar.
28 herri hauetan aldarrikatu nahi duguna gatazkak utzi dizkigun ondorioen konponbidea da, ezinbestekoa da elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu ondorio guzti horiekin amaitzea eta beraz, biolentzia ezberdinen biktimen aitortza eta erreparazioarekin batera ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidean hurratsak ematea.
57 dira oraindik etxerako bidea egiteko oztopoak dituzten euskal presoak eta bide horretan oztopo izaten jarraitzen dute salbuespen lege eta politikak. Oraindik salbuespenezko trataera jasotzen dute euskal presoek eta esanguratsua da lege eta politika arruntak aplikatuko balitzaizkieke euskal presoen %100a etxean egongo litzatekela.
Konponbidearen puzzlea osatzea dugu helburu eta aldarri bi egun hauetan, herriek oraindik puzzlean kokatzeko falta zaizkien piezak puzzlean kokatzea da helburua eta lanean jarraituko dugu euskal gizartearekin batera euskal preso guztiak etxerako bidea egin dezaten.
ARGAZKIAK FLICKRREN: