Urtarrilaren 13ko manifestazioari sostengua adierazi diote 18 eurodiputatuek
“Konponbiderako Giltzak” manifestuari eta Urtarrilaren 13an Bilbon Sarek antolatu duen manifestazioari sostengua adierazi diote 18 eurodiputatuek.
ELDHk (Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Europako Abokatuak) “SARE” euskal erakunde zibikoak antolatutako manifestazioa babestu du, euskal presoei aplikatutako salbuespenezko neurrien amaiera exijituz.
Publikoki eskertu nahi du Sarek publikoki Europako ordezkari politikoek erakutsitako konpromisoa, presoei aplikatzen zaien espetxe salbuespenaren amaieraren inguruan, eta euskal presoak, iheslariak eta deportatuak etxera itzultzea ahalbidetuko duen behin betiko ebazpenaren alde.
Izan ere, helburu horren aldeko lan politikoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu eta, beraz, oso modu positiboan baloratzen dugu hainbat herrialdetan sentsibilitate ezberdinak ordezkatzen dituzten eurodiputatuen babesa. Eta bide batez, euskal gizarteari dei egiten diogu datorren larunbatean Bilbon egingo dugun manifestazioan parte hartzeko.
“Konponbiderako Giltzak” manifestuari eta urtarrilaren 13an Bilbon Sarek antolatu duen manifestazioari sostengua eman dioten eurodiputatuen zerrenda:
-
Carles Puigdemont i Casamajó , Junts per Europa, Catalunya, Ez-lerrotuak
-
Clara Ponsatí Obiols, Junts per Europa, Catalunya, Ez-lerrotuak
-
Clare Daly, Independents for Change, Irlanda, The Left (GUE-NGL)
-
Dimitrios Papadimoulis, MEP, Syriza, Grezia, Europar Parlamentuko
-
Idoia Villanueva, Unidas-Podemos, Estatu espainola, The Left (GUE-NGL)
-
Eugenia Rodriguez Palop, Unidas-Podemos, Estatu espainola , The Left (GUE-NGL)
-
Miguel Urban Crespo, Anticapitalistas, Estatu espainola, The Left (GUE-NGL)
-
Mick Wallace, Independents for Change, Irlanda, The Left (GUE-NGL)
-
Nikolaj Villumsen, Enhedlisten, Danimarka, The Left (GUE-NGL)
-
Toni Comin i Oliveres, Junts per Europa, Catalunya, Ez-lerrotuak
EGUNERATUAK:
ELDH demands the end of exceptional measures applied to Basque Political Prisoners https://t.co/5fqHQHzs45@chdgenelmerkez @giurdem @ohdgenelmerkez @VDJinfo @SocialistLawyer @DJS_JDS #basquecountry #prisoner #HumanRights
— ELDH Law (@EldhLaw) January 9, 2024
Dokumentua:
ELDH_Statement_Basque_Political__Prisoners