Urtarrilaren 13ko Manifestazioaren balorazioa

Urtarrilaren 13ko Manifestazioaren balorazioa

Gure lehen hitzek eskerrak eman behar dizkiegu atzo Bilboko kaleak aldarrikapen demokratikoz bete zituzten milaka eta milaka lagunei.

Aurten ere, manifestazio honen arrakastak konfiantza eta bermea ematen digute ditugun helburuak lortzeko bidean.
Orain aurrera egiten jarraitzea dagokigu, euskal presoei aplikatzen zaizkien politika judizialak eta espetxe-politikak amaitu daietezen.

Gure hurrengo helburuak azaldu nahi dizkizuegu:
Apirilaren 2an eta 3an, Béatrice Molle eta Txetx Etcheverry Parisko Zigor Auzitegian epaituak izango dira, ETArekin lotutako “armak, munizioak eta lehergaiak garraiatzea” egotzita.

Egozten zaien akusazioa erabat bidegabea da, beraiek egindako ekarpena euskal gizartearen eta sentsibilitate politiko orotako ordezkaritza politikoaren gehiengoak txalotu eta sustengatu zuen, ETAk armak entregatzeko egindako ekarpenagatik.

Sarek, Bake Bidean Iparraldeko lankideekin batera, epaiketa honen bidegabekeria eta errugabetasuna euskal gizarteari helarazteko lanetan jardungo du.

Bestalde, eta SAREk, erakunde politiko eta sozial gehiagok Konponbiderako giltzak! dinamikarekin bat egitea ahalbidetuko duten ekitaldiekin jarraituko du.

Uste dugu beharrezkoa dela Gernikan urrian argitaratu genuen manifestuak zabalpen zabala izaten jarraitzea, duela urte askotatik pairatzen ari garen gatazka baten konponbidearen oinarriak jasotzen dituelako.

Hiru helburu garatu behar dira:

A) espetxeetako salbuespen juridikoen amaiera.

B) EHko erakunde politiko eta judizialek euskal presoak etxeratzeko bidea diseina dezaten lan egitea.

Indarkeriaren biktima guztiei babesa eta elkartasuna emateko konpromisoa indartzea.

Euskal presoen egoerari konponbide justua emateak eta biktima guztien aitortza eta erreparazioaren aldeko konpromisoak baino ez dute ahalbidetuko hamarkadetako gatazkari amaiera ematea eta benetako bakearen alde egitea.