[#Urriak8] “Jarraitu Arrakalatzen” SPOT-aren estreinaldia

[#Urriak8] “Jarraitu Arrakalatzen” SPOT-aren estreinaldia

“Jarraitu Arrakalatzen” SPOT-a

1. Kopla. Iragana.

Garai latzenetan latzen,

salbuespena, urruntzea…

Estua zen gerruntzea

zaila zen arrakalatzen.

Askabideak bide-zidor bilakatu ziren,

zidor-bide;

zigorbide.

Zuzenbidea auzibide

arnasbideak helbide gris, arrotz,

bidesari garestidun autobide.

Aterabideak bide-bazter

aurrerabideak bidegurutze

eta, bidenabar,

lasterbideak atzerabide.

Argibideak basabide

eskubideak bidegabekeria

bakebidea galbide;

bideraezin.

2.Kopla. Oraina.

Estua den gerruntzea
hasi da arrakalatzen.

Bidera atera zinen

3.127.326 bider,

bidezkoa ez zela oihukatzeko,

harririk astunenak mugitzea ahalbidetzeko.

Adibide izan zinen,

bide-orri,

eta, batez ere, bidelagun.

Bultza, tira… bide egin zenuen,

bide eman zenion,

bide izan zinen.

3.Kopla. Etorkizuna.

Jarraitu arrakalatzen.

Erdibideak ezin du konponbide izan.

Konponbideak ezin du erdibide izan.

Guztion pausoen bidez,

bakerako bide.

Etxerako bide.

Elkarrekin iritsi gara honaino

jarrai dezagun batera bidea eginez

https://twitter.com/sare_herritarra/status/1565380210807021568?s=20&t=LsfSGwlOq2wcieQRnN_1_A

Datozen ekimenak

AZKEN BIDEOAK #IZANBIDEA