Select Page

“Puzzlea osatu arte” ekimenaren bigarren eguna, Berangon hasi eta Iruñean amaituko da

“Puzzlea osatu arte” ekimenaren bigarren eguna, Berangon hasi eta Iruñean amaituko da

Atzo hasi genuen bidean 19 garren geldialdian gaude Bilbon, 18 herri eta errealitate igaro ditugu aurretik zeinetan behin betiko konponbidea izan dugun ardatz. Iruñera bidean beste 9 herri ditugu aurretik eta aurrekoen bide beretik puzzle zatiak jasotzen jarraituko dugu.

Oraindik erregimen itxian dauden euskal presoak dituzten herrietan zehar ari gara gauzatzen puzzlea osatu arte ekimena eta herri guztietan aldarri berdinak ari gara lantzen; oraindik sufrimendua eragiten jarraitzen duten gatazkak utzitako ondorioekin amaitzea.

Ezinbestekoa da elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu ondorio guztiekin amaitzea; biktimek behar eta merezi duten aitortza eta erreparazioa jasotzea eta horrekin batera euskal preso, iheslari eta deportatuen auziarekin amaitzea ezinbestekoa da.

Herriz herri konponbidearen puzzlea osatzeko beharrezkoak zaizkigun puzzle zatiak ari gara jasotzen, gaur iluntzean ibilbidearen amaieran iruñean bertan behin betiko konponbidearen puzzlea osatzeko.


ARGAZKIAK FLICKERREN
Maiatzak 18