Select Page

Aurten San Fermin jaietan bi ekimen antolatuko ditugu Etxeratekin batera. Uztailaren 4ko kalejira eta Uztailaren 8ko Etxera eguna.

Aurten San Fermin jaietan bi ekimen antolatuko ditugu Etxeratekin batera. Uztailaren 4ko kalejira eta Uztailaren 8ko Etxera eguna.

Bertan ditugu San Ferminak. Gure Iruñea berriz ere munduko hiriburu bihurtzen den garaia. Festa, musika eta dantza egunak, brindisak egiteko eta milaka unetxo edo momentico bizitzeko egunak. Elkartzeko, besarkatzeko egunak, Iruñea mundura irekitzeko eta munduak bere buruari Iruñean begiratzeko egunak.

Festaren magian murgiltzeko gogoa badugu ere, aurten ere euskal preso, iheslari eta deportatuen auziaren konponbidea izango dugu aldarri, ezin dugulako ahaztu urtetako gatazkaren ondoren oraindik orain konpondu gabeko ondorioak ditugula konpontzeko eta, jakin badakigu oraindik ere indar handikoak direla sufrimendu eta gatazkako iraganera eraman nahi gaituzten inertziak, iragan horretatik neke handiz ari garenean ateratzen.

Zinez pentsatzen dugu badela garaia. Bada garaia “ETXERA” errebindikazio bat izatetik denon lorpen izatera pasatzeko. Aurrerapauso bat, denok pozik sentiaraziko gaituena, denok irabazle eginen gaituena. Bai, denok gara irabazle eskubideen urraketa bukatzen denean; denok gara irabazle salbuespen eta mendeku politikak bukatzen direnean; denok irabazten dugu ekuazio politikotik kanpo sufrimendua uzten dugunean, atea zabalik utzita elkarbizitzaren agertokietara, memoria inklusiboaren agertokietara, berriz elkartzeko agertokietara.

Zentzu horretan San Fermin bezperatan, uztailaren 4ean eta San Ferminetako uztailaren 8an antolatu ditugun ekimenen berri eman eta bertan parte hartzeko deia luzatu nahi genizueke.

Batetik, uztailaren 4ean, San Ferminen bezperatan azken urtetako mobilizazioa aurrera eramango dugu. Garai horretan dagoeneko jendez gainezka egonen den Iruñeko erdigunean arreta piztuz, mobilizazio berezi batekin: KALEJIRA batekin: ETXERA KALEJIRA, konponbidearen, elkarbizitzaren eta etxeratzearen alde.

Bestetik, uztailaren 8an Etxera Eguna antolatu dugu egun osoko egitarau batekin: bazkari herrikoia, ekitaldia, kalejira elektro txarangarekin eta kontzertuak

Bukatzeko gaur eta hemen, San Fermin hauetan Etxera aldarrikapena balkoi eta jaietako txoko guztietan presente egoteko gonbidapena luzatu nahi genuke. Preso, iheslari eta deportaturik gabeko San Ferminak nahi ditugu eta hori lortzeko bidean kalean izango gara, festa aldarrikapenarekin uztartuz. Ongi pasa!

Preso, iheslari eta deportatuak ETXERA!


UZTAILAK 8 ETXERA EGUNA 

14:00 · BERMUTA · ANTSOAIN, Ezkaba eskolako aterpea (Sarrera Mendikale kaletik)

15:00 · BAZKARIA · ANTSOAIN, Ezkaba eskolako aterpea (Sarrera Mendikale kaletik)

  • MENUA | PREZIOA: 25€ 
    MOUSSE DE PATO CON TOSTAS / Ahate mousseaogi txigortuarekin
    LANGOSTINOS COCIDOS CON MAYONESA / Otarrainxka egosiak mahonesarekin
    PIMIENTOS RELLENOS DE CARNE / Haragiz betetako piperrak
    SAN JACOBO DE PENCAS RELLENAS CON SALSA DE HONGOS / Penka beteak hongo saltsarekin
    MUSLITO DE POLLO EN SALSA / Oilasko izterra saltsan
    GOXUA / Goxua
    VINO, CAFÉ, likores. / Ardoa, kafea, likoreak

 

  • Txartelak salgai:
    Iruñea (Herriko, Monton), Berriozar (Herria), Atarrabia (Basajaun),
    Burlata (Ostarte),Txantrea (Ogi Berri), Etxarri Aranatz (Xapatero),
    Lizarra (Ametsa), Leitza (Torrea), Tafalla (Pasadizo).
  • Apuntatzeko azken eguna: uztailak 1 (aukera begeta edo zeliakoa nahi izan ezkero, tiketa erosterakoan aipatu).

17:00 · EKITALDIA

18:00 · KALEJIRA Elektrotxarangarekin

22:00 · KONTZERTUAK Iruñeko Herrikon