ZERGATIK DIOGU SALBUESPEN NEURRIAK ETEN BEHAR DIRELA?

ZERGATIK DIOGU SALBUESPEN NEURRIAK ETEN BEHAR DIRELA?

Apirilaren 29an “Salbuespen neurriak STOP, etxerako bidean oztoporik ez!” Leloarekin Donostiako Artzai Onean eginen dugun agerraldi jendetsuan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.

AGERRALDI JENDETSUA · Apirilak 29 · 11:30 · Donostia · Artzain Ona


  • BIZI OSORAKO ZIGORRIK EZ!

7/2003 legea indarrean dago eta bizi osoko zigorrak ahalbidetzen ditu.

Euskal presoentzako “adhoc” onartutako legeetako bat, presoari 40 urte arteko espetxealdi efektiboa ezartzen dio.

  • ZIGOR BATUKETA ORAIN!

7/2014 legeak, Frantzian betetako zigorrak kontuan ez hartzea ahalbidetzen du.

Frantziar Estatuan betetako denbora kontutan hartu ez zaien presoak 50etik gora dira.

  • GRADU PROGRESIOAK / BAIMENAK

5/2003 Legeak gradu-progresioen eta/ edo zigor-baimenen eskumenari eusten dio salbuespen-organo batean, Auzitegi Nazionalean, hurbileko epaitegien kaltetan.

Bigarren graduan dauden presoei legez dagozkien baimenak ukatzen zaizkie.

40 preso daude soilik hirugarren graduan, berez 110 egon beharko lirateke.

Gradu erregresioak ematen ari dira.

  • LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOEN EGOERA

17. dira gaixotasun larriak dituzten presoak. Legeak dio kartzelatik ateratzeko eta espetxetik kanpo artatuak izateko aukera dutela, baina eskubide hau ere urratzen zaie.

 

Horregatik guztiagatik Apirilaren 29an AGERRALDI JENDETSUA egingo dugu Donostian Zatoz!

Zabaldu deialdia!