Mikel San Argimiro Martutenen espetxeratu dute berriz, hirugarren gradua kenduta

Mikel San Argimiro Martutenen espetxeratu dute berriz, hirugarren gradua kenduta
https://twitter.com/sare_herritarra/status/1587894168994533376?s=20&t=zkYLAf07-_X20YW5ikU3rw

Astertean jakin genuen moduan, Mikel San Argimiro, Alde Zaharreko presoa espetxera itzularazi dute, ezarritako hirugarren gradua atzera bota dutelako. Beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duten Espetxe Tratamenduetako Batzordeen erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuz.

Mikel Ekainaren 17tik zeraman gurekin auzoan, 3.graduan, bere lanerako baimenekin, inongo arazorik gabe eta legeak dioen bideari jarraiki birgizarteratze fasean aurrera eginez. Legea eskuan hartuta, Mikelek baldintza guztiak betetzen ditu 3.graduan egoteko, zigorraren ¾ otsailaren 5ean bete bait zituen. Baina, hori hala izan arren, Audientza Nazionalak, beste behin ere, atzera bota du.

Tamalez, eta oso ondo dakigu hemen, Mikelen kasua ez dela kasu isolatu bakarra, duela aste batzuk ere hemen egon giñen Xabier Atristainen egoera berbera salatzeko. Horretan jarraitu behar dugu, kalean eta instituzioetan ere, Donostiako udalak Atrisen egoera salatzeko deklarazio instituzionala onartu zuen, egoeraren kezka argi utziz eta horrelako jokaeran atzean uzteko eskatuz.

Xabier eta Mikelen egoera berean, gaur jakin dugu Aitor Esnaola legorretako presoa ere kartzelara itzuli behar izan dela, eta gainontzekoak fiskalaren errekurtsoa dela eta, epaiaren zain daude.

Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta urruntze politikarekin amaitzeko urratsak ematen ari garen honetan, Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz.

Gaur hemen batu gara egoera hau eta Fiskaltzaren eta Audientzia Nazionalaren jarrera salatzeko. Baita, Mikelek, Xabik eta Aitorrek etxean behar luketela argi adierazteko. Legeak ezarritako bideari oztopoak jartzeko jarrera hau, iraganeko egoerara itzultzeko nahiarekin baino ezin dugu lotu, halakorik ezin baita bestelakoan ulertu. Izugarria da 2022. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea.

Baina guk argi dugu, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Horrelako gertakarien aurrean, salbuespenezko espetxe politika behin betikoz amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena. Ezin ditugu atzerapauso hauek onartu eta horregatik gaude gaur hemen, baldintza guztiak betetzen dituztelako etxean izateko, eta hori horrela ez den bitartean lanean jarraitu behar dugulako.

Hurrengo hitzordua Legorretan Azaroak 4, 19etan Herriko plazatik abiatuta Manifestazioa
Etxerako bidean oztoporik ez! Aitor etxera!