Azken 2 urtetan , pandemia dela eta ospatu ezin izan zen BERAKATZ ZOPA TXAPELKETA berriz antolatuko du sare eibarrek
Azken 2 urtetan , pandemia dela eta ez dela, ezin izan dugu antolatu, baina aurten bai, 2020an IBON etxean genuela hain berezia izan behar zuen Txapelketa hura aurten ospatuko dugu.
Orain IBON MUÑOA etxean dugu, baina hori bai, bere zigorra, 20 urte luze, azken minutura arte Andaluzia aldean ondo bete eta gero.
Presoen egoera ere asko hobetu da, dudarik gabe, baina oraindik gehiegi dira Euskal Herritik kanpo daudenak, eta gradu aldaketekin e.a., arazo larriak dituzte, salbuespezko legediaren menpe jarraitzen dutelako.
Noski, asko poztutzen gara Euskal Presoen taldetxo bat Euskal Herrira hurreratzen duten bakoitzean, baina oraindik 12 daude Estatu Frantziarrean eta beste 20 Estatu Espainiarrean.
Euskal Herrian berriz 144 daude, hauetatik 19 etxean preso (baldintzapeko askatasunean) eta beste 2 erietxe berezietan.
Asko poztu gaitu baita ere Jon Kepa Parot eta Jakes Esnal borroka luze beten ondoren kartzelatik kanpo ikusteak. Gure zorionik beroenak Ipar Euskal Herriko gizarte zibilari, beraien inplikazio eta mobilizazio ahalmena guretzat eredugarriak dira.
Ibon Fernandez Iradiren kasua ere hor dago, Lannemezanetik Martutenera ekarri dute bero gaixotsuna dela eta. Lehenengo aldiz Estatu Frantziarretik Hauzitegi Nazionala ez den leku batera Euskal Preso bat ekarri dute. Baina ez dugu ahaztu behar Ibon Fernandez Iradi, beste 15 Preso gehiago bezela, Larriki Gaixorik dagoela eta guztiak Etxean egon beharko luketela.
Bestalde, haserrea baino ez digu eragiten Espainiako justiziak Xabier Atristainen eskubideak urratzeko erabili duen zentzugabekeriak: Espainiako Auzitegi Gorenak muzin egin zion Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiari, zeinak ondorioztatu zuen preso donostiarrak ez zuela epaiketa justurik izan, eta orain Auzitegi Nazionalak, Eusko Jaurlaritzak Atristaini emandako hirugarren gradua bertan behera utzi du, nahiz eta horretarako baldintza guztiak betetzen zituen.
Berdin gertatzen zaigu Mikel San Argimiro eta Aitor Esnaolaren kasuekin, haueri ere, nahiz eta baldintza guztiak bete, Jaurlaritzak emandako 3. gradua kendu diete berriro espetxera bidaliz.
Euskal presoek haien ibilbide juridiko-penitentziarioaren aldeko apustuarekin jarraitzen dute, hori da errealitatea. Horren aurrean aldiz, Auzitegi Nazionalak tratamendu- batzordeen eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak geldiarazten ditu. Hori eta salbuespenezko legeria mantentzearekin batera, 7/2003 eta 7/2014 Lege Organikoak, hain zuzen ere, Europan ezagutzen ez diren espetxe zigor ikaragarriak betetzeko helburu bakarra dituztenak, eragotzi egiten du etxera itzultzeko bideari eustea.
11 urte dira ETAk borroka armatua utzi zuela eta ia 5 desagertu zenetik eta oraindik Presoak egotea berak ez du inungo zentzurik, gutxiago gradu erregresioak ezartzeak eta salbuespen neurriekin ETXERAKO BIDEA oztopatzeak, horrek inori ez dio ezertan laguntzen eta gutxiago behar beharrezkoak ditugun ELKARBIZITZA, KONPONBIDEA ETA PAKEA lortzen.
Horregaitik gure mobilizazio eta ekitaldiekin jarraituz, urriaren 8an Donostian manifestazio eta jaialdi ikusgarri harekin egin genuen bezala eta urtarrilaren 7an Bilbon, 2 urteko hutsunearen ostean egingo dugun bezala ETXERA BIDEA GERTU lelopean antolatu dugu EIBARKO 5. BERAKATZ ZOPA TXAPELKETA, 2022ko azaroaren 19, 11:30etan Untzaga Plazan.
Orain artekoak giro ezin hobean ospatu ditugu eta aurten ere guztion laguntza eta partaidetzarekin horrela izatea espero dugu.