Oharra xabier atristain

Oharra xabier atristain

Auzitegi Gorenak Europako Giza Eskubideen epaitegiaren epaiaren aurka hartutako erabakia sinesgaitza, ulertezina eta bereziki giza eskubideen aurkakoa da, zuzen zuzenean.

Auzitegi Gorenaren epaiak babesgabetasun juridikoa bermatzea dakar, horrek suposatzen duen guztiarekin. Bere burua demokratinotzat eta zuzenbidekotzat duen estatu giza aurkeztu arren, halako erabakiek, oraindik ere, errealitate horretatik oso urrun kokatzen dute Espainiar Estatua.

Xabier Atristainen kasuak inkomunikazio eta torturapeko deklarazioak froga nagusitzat zituzten epai eta zigorrak beraztertzea ekarri behar luke, horren kontrara, Auzitegi Gorenak beste behin ere bere burua babestea hobetsi du, justiziari muzin eginez. Xabierrek kalean behar luke eta gaur, epaia atera orduko emaniko atxiloketa eta espetxeratzea giza eskubideen, justiziaren eta demokrazioa zantzu guztien aurka doaz, tamalez, baita herri gisa elkarbizitzarako ematen ari garen urrats guztien aurka ere.