Xabier Atristainen egoera salatzeko adierazpena onartu du Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak
Xabier Atristain berriro ere espetxera! 3.gradua eman ondoren berriro 2.gradura itzuliko dute Audientzia Nazionaleko fiskaliaren errekurtsoa dela eta. Legeak dioen bidea egiten uzteko unea da, ez iraganera begiratzekoa.
DONOSTIAKO UDALEKO GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEAK ONARTUTAKO ADIERAZPENA:
Xabier Atristain preso donostiarra espetxean sartu dute berriro eta bigarren espetxe-graduan jarri dute, bigarren aldiz jarraian, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak erabakita, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu ondoren.
Gogoratu behar da, duela hilabete batzuk, Europako Justiziak epai bat eman zuela Espainian hartutako erabaki judizial baten kontra. Epai horretan salatzen zen preso hau bere deklarazioa oinarritzat hartuta epaitu eta zigortu zutela, zegokion laguntza judiziala izan gabe eta torturak jasan zituela salatu ondoren.
Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak birritan helarazi dio Espetxeetako Administrazioari, berrets zezan, Xabier Atristaini hirugarren gradua ezartzeko eta baldintzapeko askatasuna emateko eskumuturreko telematikoarekin– proposamena.
Udal korporazio honek bere kezka adierazi nahi du Fiskaltzak espetxe-organoek hartutako ebazpenen aurka behin eta berriro errekurtsoak jartzen dituela eta. Izan ere, kontuan hartu behar da organo horiek direla presoek espetxean duten bilakaera ondoen ezagutzen dutenak.
Hori dela eta, eskatzen dugu, ebazpen judizialek merezi duten errespetua aintzat hartuta, ebazpen horiek bateragarriak izan daitezela Espetxeetako Administrazioko organoen erabakiekin, graduprogresioak eta/edo espetxeko baimenak arau izan daitezen, eta ez salbuespena.