Presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa egin du Sarek Donostian

Presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa egin du Sarek Donostian

Beste behin ere, hemen gaude, Donostiako aste nagusiaren tes- tuinguruan Sare Herritarrak euskal
herriko zein jaietako zenbait eragilerekin batera antolatutako mobilizazioan.

Tamalez, oraindik ere mobilizazioa hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina
euskal preso, iheslari eta deporta- tuen egoera normalizatze bidean.

Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta 34 urte luze iraun dituen urruntze politika
gainditzeak ez du berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketen amaiera. Fiskaltzak,
Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze
prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz.

Guk ordea argi dugu, Salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak
etxera bidean jartzeko unea da. Da- gokien eskubideen da, etxera bidea legeak dioen ibilbidea
jarraituz pausuz-pausu burutu dezaten.

Elkarbizitzan aurrera urratsak emateko, konponbidean jarri behar dugu preso, iheslari eta
deportatuen auzia. Eta helburu hori erreali- tate izan dadin, den-denok behar zaituztegu.
Gaur olatua izan gara Donostian, etxeratzearen aldeko olatua! Etxera Bidea Gertu! Guztion artean
lortuko dugu!


 

https://youtu.be/mqRGo4TgERo