OHARRA: Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzeko agindua dela eta
Maiatzean jakin genuen Aitor eta Galder Arabako gazteen aurkako azken sententzia.
Auzitegi gorenak berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalak egotzi zizkien 4 urteko espetxe zigorra, eta orain bi gazte hauek espetxeratzeko agindua jaso dute.
Sarek, bost urte iraun dituen ibilbide juridiko hau hasierako unetik salatu zuen bezala, orain espetxeratzen agindu hau ere salatzen dugu; atzera garaman sententzia da Galder eta Aitorri ezarritakoa, salbuespeneko politika atzean uzten ari garen garaiotan guztiz zentzugabea.
Galder eta Aitorrek epailearen aurrean indarkeriarik gabeko estrategiarekin bat egiten dutela argi adierazi arren, eta froga irmorik gabeko epaiketa baten ostean, mendeku tresna gisa erabilitako justiziaren praktika salatzen dugu, duela 12 urte ireki zen itxaropen aroa kontutan hartzen ez duena. Urte luzez luzatu den indarkeriaren mamua betikotzeko jarrera nabaria da.
Espetxeen problematikari aterabidea eman eta sufrimendu guztiekin amaitzearen alde urratsak ematen ari garen honetan, honelako epai eta espetxeratzeeek ez dute lekurik. Presondegiak betetzeak ez du inolako kabidarik elkarbizitzarako eta bakerako bidean.
Hala eta guztiz ere, edo, hain zuzen ere, horregatik, Sare Herritarra elkartetik adierazten dugu bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen alde lanean jarraitzeko borondatea dugula eta horretan jarraituko dugula burubelarri. Hori baita euskal gizartearen gehiengo zabalak guztioi eskatzen diguna.
Horregatik Sarek bat egiten du ANKERKERIARI STOP plataformak larunbatean Gasteizen deitu duen mobilizazioekin.