Kurturgile eta legelariek bat egin dute “Konponbiderako giltzak” manifestuarekin

Kurturgile eta legelariek bat egin dute “Konponbiderako giltzak” manifestuarekin

Kultur Giltzak

Ongi Etorri Kultur Giltzak ekitaldi honetara. Ibilian ibilitakoari jarraipena emanaz eta oraindik orain bidea dugula aurretik jabetuta. Bidean aurrera goaz. Hartu ditzagun giltzak eskuartean, ekin diezaiogun giltzarrapoak zabalduz, errepikaezinak giltzapetzeari.

Eskerrik asko denoi! Urteetan itxita izan diren ate ugari zabaltzeko bidea izan gara. Gutako bakoitza bere txikitasunetik. Emaniko urrats txiki bakoitza bide egiteko bide izan delako.

Esperantza hitza gure elkarrizketara itzuli da, urte luzeetan giltzapean bahiturik egon ostean.

Elkarlanean jarraituz gero, etxera bidea gertu egon litekeenaren itxaropena.


Horretarako prest gaude aspaldidanik, urratsak ematen jarraitzeko unea da, konponbidearekin eta benetako bake baten aldeko konpromisoa erakutsiz.

Salbuespena lege den bitartean, oraindik, giltza ugari astindu behar ditugulako. Bidegurutze berri baten aurrean gaudelarik, hasitako pausuei jarraiki, atariraino bide egiteko unea da.

Jarrai dezagun ateak zabaltzen, salbuespenari ere zirrikitu oro zarratzeko. Etorkizunaren atea zabaldu eta iragana zarratzeko giltzarria gara.

Datozen egunetan ere milaka giltza izanen gara. Astinduko ditugu giltzak kalean, ikastetxetan, fabriketan, erakundetan… eta giltzen olatu bihurtuko dugu Bilbo urtarrilaren 13an. Norabide horretan, Durangoko Azokan bat egin duten hainbat kulturgileekin batera deialdia luzatu nahi dugu URTARRILAREN 13an Bilboko kaleak konponbiderrako elkarbizitzarako eta etxerako giltzez betetzera. 


 



Urriaren 21ean Konponbiderako giltza izeneko dokumentua publiko egin zuen Sarek Gernikan. Milaka euskal hiritar eta eragilek sostengatu dute manifestua, tartean hainbat euskal legelari eta abokatuek. Hoietako batzuk gaur zuen aurrean agertzea erabaki dugu. Dokumentu horri hainbat eremutako pertsonek eman zioten hitza, hala nola Carlo Garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiek, Gerry Adams buruzagi politiko irlandarrak, Garbiñe Biurrun eta José Antonio Martín Pallín legelariek eta gure herrian bizi izandako indarkerien biktimek, hala nola Rosa Lluch, Rosa Rodero eta Unai Romanok…

bat egin manifestuarekin: giltzak.sare.eus webgunean