
SAREren oharra Balbino Saenz Olarra aske geratu eta gero

7/2014 Legearen aldaketa Balbino Sáez de Olarrari aplikatzea eta, horrekin batera, zigorra osorik betetzeagatik aske uztea pozgarria da, baina baita kezkagarria ere.
Ezin dugu ahaztu legearen aldaketa hori 2024ko urrian gertatu zela.
Ordutik, 52 preso daude legea aplikatzeko zain. ANk nahita moteldu du lege hau aplikatzeko prozesua, eta eskubideak urratzen ditu, preso asko behartzen baititu auzitegiek ezarritako zigorra baino denbora gehiago askatasunaz gabetzera.