Sindikalgintzaren gehiengoak urtarrilaren 8rako deia egin du
Urtebeteren ostean, berriro ere Bilbon urtez urte Sarek antolatzen duen manifestazioa ospatu ahal izango da aurten. Urtarrilaren 8an giza eskubideen alde, elkarbizitzaren alde eta preso, iheslari eta deportatuen aferari aterabidea ematearen alde gauden herritar eta ordezkari poli;ko, sindikal, sozial eta ins;tuzionalak Bilboko kaleak beteko ditugu.
Aurtengo leloa, Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako BIDEAN izango da.
Elkarbizitzarako BIDEAN. Horretan gabiltzalako. Bizipen guz;ei leku eginez. Inor atzean utzi gabe. Elkarrekin. Berdinen eta ezberdinen artean. Elkarrekintzan oinarritzen delako gure herriaren etorkizuna. Elkarrekin egiten ez badugu, erantzukizunez eta errespetuz, eta, batez ere, aurrera egiteko gogoa argi adierazita, ezinezkoa izango baita.
Bakerako BIDEAN. Aurrera egin nahi dugulako. Urteetan luzatzen ari diren sufrimenduak desagerrarazi nahi ditugulako. Eskubideen urraketa behin be;ko amaitzea nahi dugulako. Eta konfrontazioaren aroa atzean be;ko utzi nahi dugulako. Gure ondorengoei etorkizun eta irakaspen hobe bat utzi nahi diegulako.
Eta, Etxerako BIDEAN. Salbuespenezko espetxe poli;karekin be;ko amaitzeko ordua delako. Euskal presoek dagokien etxeratze prozesua garatu ahal izateko legedi arrunta ezartzeko unea delako. Urruntze poli;karekin amaitu eta Euskal Herrira ekartzeko unea. Graduen progresioa desblokeatu eta legez ezarritako gizarteratze baldintzak gauzatzeko unea. Bizi osorako zigorrak eten, familia eskubidea errespetatu eta larriki gaixo direnak etxean gertuko mediku eta senideen babesarekin artatuak izateko unea.
Sindikalgintzatik ere denbora daramagu aldarri hauekin bat eginez, salbuespen legedia bertan behera gera dadin lanean. Horren adibide dira Bilbon hilabetero #IzanBidea dinamikarekin bat eginez egiten dugun elkarretaretzea.
Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako BIDEAN gabiltza gu ere, eta bide horretan jarraituko dugu bai urtarrilaren 8an eta baita aurrerantzean ere. Elkarbizitza ezinezkoa delako euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen-legeriak eragindako eskubide- urraketa desagertzen ez bada. Eta, etxerako bidea gauzatu dadin eta espetxe-politikan hain beharrezkoa den erabateko aldaketa eman dadin, funtsezkoa delako elkarbizitzaren eta bakearen bidean aurrera egitea. Biak ala biak, elkarlotuta doaz. Eta gu ere, elkarrekin bide beraren baitan abian goaz.
Jarrai dezagun bidean bada. Urtarrilaren 8an 17.00etan La Casillan, Bilbon, berriro ere elkartu gaitezen.