Irudi berria ere aurkeztu dugu, urruntze politikaren amaiera gertu dela irudikatzeko
34 urte; 34 urte luze igaro dira urruntze-politika indarren jarri zutenetik. Denbora horretan sufrimendu psikologiko, emozional, ekonomiko eta fisiko ikaragarria eragin du. Askok ezagutu ditugu Puerto edo Curtise, Castelló edo Fresnes. Sakabanaketa horrek astero ehunka kilometro egin behar izatera eraman gaitu, eta ondorio batzuk bereziki larriak eta itzulbiderik gabeak izan dira; nola ahantzi etenik gabeko joan-etorri horietan errepidean hil diren 16 pertsonak?
Baina egoera bortitz horrek euskal gizartearen parte garrantzitsu baten erantzuna eragin zuen; ideologiez harago, hainbat euskal herritar mobilizatu ziren presoen eskubideak ez ezik haien familienak ere urratzen zituen urruntze-politikari amaiera eman ziezaioten eskatzeko. Horrek esan nahi zuenaren jakitun izanik, hainbat lagunek besoz beso lan egin dugu, sufrikario horren bukaera helburu.
Zorionez, 2023. urtearen hasieran urruntze-politikaren amaiera espero dugu. (oraindik 7 preso daude Frantzian, 13 Espainian eta 20 ihesean eta 5 deportatuak)
Gaur berriz elkartu gara bide horretan. Lortutakoa nabarmendu nahi dugu, eta bidearen azkenera arte lanean jarraitzeko konpromiso irmoa erakutsi. Izan ere, oraindik bide luzea geratzen da aurretik.
Presorik gehienak Euskal Herrian daude, bai. Zama handia kendu dugu gainetik, baina salbuespen-politikak indarrean jarraitzen du. Horregatik, trabarik gabeko bide bat aldarrikatzen dugu, gradu-aldaketak eta espetxe-baimenak salbuespenik gabe ezar ditzatela; legeak dioena bete dadila, ez diezaietela presoei legez dagokien eskubiderik ukatu edo murriztu.
Helburu horrekin elkartu gara gaur hemen, euskal presoen eskubideen alde lan egiten duten eragileekin batera. Askotariko eremu ideologiko eta profesionaletako pertsonak gara; egiazko bakea, egiazko bizikidetza lortzeko urratsak egin nahiak batzen gaitu.
Azken urteotan bezala Euskal Herritik lanean jarraitu behar dugu denok, etxerako bidea legeak dioenaren arabera gauza dadin.
Irudia moldatu dugu. Ez dugu maparik behar, baina, geziek erakutsi diguten bideari jarraikiz, Etxera Bidea Gertu mezua egia bihurtzen hasteko unea da. Irudi hau bazter orotara hel dadin nahi dugu, denok barnera dezagula, etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen-neurriei amaiera emanik.
Elkarrekin bidea egiten jarraitzeko, Larunbatean Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzera dei egin nahi dizuegu.
Denon artean lortuko dugu.
Eskerrik asko
IKUR AURKEZPENA Urtarrilak 3 DONOSTIA:
1) Joseba Azkarraga (SARE)
2) Bego Atxa (SARE)
3) Inaxio Oiarzabal (SARE)
4) Nahikari Iturbe (SARE)
5) Mikel Mundiñano (SARE)
6) Gorka Garcia (Etxerat)
7) Xochitl Karasatorre (Etxerat)
8) Nagore Mujika (Etxerat)
9) Jon Ander Resa (Etxerat)
10) Fermina Billanueva (Etxerat)
11) Axi Muniain (Surflaria)
12) Lur Errekondo (Herri Kirolari eta aurkezlea)
13) Mikel Larunbe (pelotari ohia)
14) Oihana Azkorbebeitia (Korrikalaria)
15) Alaitz Olarte (Arraunlaria Donostiarra)
16) Ioritz Etxeberria (Arraunlaria Orio)
17) Aiur Illarreta (KAYAK SURF)
18) Beñat Gaztelumendi (Bertsolaria)
19) Amaia Agirre (Bertsolaria)
20) Joxe Mari Arretxea “porrotx” (pailazoa)
21) Josu Txapartegi “Txapas” (musikaria)
22) Mikel Aranburu (Futbolari ohia)
23) Pello Armendariz (musikaria Skakeitan)
24) Unai Ribera (Streaerra Klak)
25) Laura Re Lozano (Streamerra Klak)
26) Kattalin Miner (idazlea, aktibista feminista)
27) Iñaki Lasagabaster (abokatua)
28) Ramon Zallo (abokatua)
29) Felix Cañada (abokatua)
30) Xabier Euzkitze (aurkezlea)
31) Itziar Ituño (akotresa)
32) Ramon Agirre (aktorea)
33) Iholdi Beristain (Go!azeneko partaidea)
34) Maite Aristegi (sindikalista)
35) Aitor Agirrezabal (Hatortxu Rock)
36) Maider Galardi (kazetaria)
37) Joxe Beramendi “Exprai” (marrazkilaria)
38) Maitane Azurmendi (marrazkilaria)
39) Amaia Izko (abokatua)
40) Iñaki Petxarroman (kazetaria)
41) Iñaki Artola (pelotaria)
42) Jon Maya (dantzaria)
43) Aritz Colio (Hatortxu Rock)
44) Jokin Pedreño (Tik tokerra)