Urtea amaieran #EtxeraBideaGertu lemapean eta salbuespen legediarekin amaitzeko exigitzeko deialdiak Euskal Herriko herri ezberdinetan

Urtea amaieran #EtxeraBideaGertu lemapean  eta salbuespen legediarekin amaitzeko exigitzeko deialdiak Euskal Herriko herri ezberdinetan

Egun bereziak izaten dira Gabon egunak guztiontzako, gure inguruko eta familiaz gertuago sentitzeko garaiak, bazkari edo afari artean elkarrekin egotekoak, eta tamalez oraindik ere, etxe askotan hutsuneak luze dirau.

Gertuago daude, bai, gertuago ditugu, bai, eta horrek zalantzarik gabe, izugarrizko zama gainetik kentzea dakar. Hori, guztion lanari esker izan da, 34 urtetan zaintza lanetan aritutako guztiena, kalean aktibo egon diren horiena, eremu instituzionalean, zein arlo politiko eta sindikalean honen amaieraren alde elkarlanean aritu diren guztiena. Gertuago eta 2.graduan daude, eta hau, balioan jartzeko unea da.

Baina inork ez dezala pentsa, bide hau hemen amaitzen denik, oraindik bide luze bat dugu egiteko, asko bait dira legeak dion baldintza guztiak beteta, baimenik jasotzen ari ez direnak adibidez edo eta 3.graduan 110 presok egon beharko luketela, eta soilik 33 daudela… etxeratze bidean jada, traba hauek nabariak dira. Kartzela zuzendaritzen informeen eta Eusko Jaurlaritzaren erabakien gainetik, Madrilgo oldarraldiak oztopo dira bide horretan.

MARTUTENEKO MOBILIZAZIOA

9 gradu erregresio izan dira, eta hori, salbuespen neurriak bertan bera geratzeko bidean, izugarrizko atzera pausoa da. Gainera, 13 dira epaian zain daudenak, entzutegi nazionalaren fiskaltzaren errekurtsoak etengabeak dira, eta hau soilik mendeku eta gorroto ikuspuntu batetik uler dezakegu. Eta ez hori bakarrik, orain gainera, 3.gradua eman eta errekurtsoa jartzen duten une berean kartzelara itzultzeko agindua eman nahi dute… beste atzera pauso bat emanez, eta lege arruntetik kanpo dagoen neurri bat indarrean jarriz.

Baina guk orain arte egin bezala, elkarbizitza eta etxeratze prozesua normaltasunez emateko desioa dugun guztion artean lanean jarraitzeko asmo irmoa daukagu. Ezin dugu bide hau erdizka utzi eta etxeratze prozesua bururaino eraman arte, elkarlana, aktibazioa eta mobilizazioa sustatzen jarraituko dugu. Hori delako, egoera hau eraldatzeko aukera bakarra.

Beraz, garai berri honetako erronkak begi bistan izanik, une hau ere balioan jartzen jakin behar dugu. Denon artean elkarlanean aritzeak duen indarraz jabe izan behar gara eta bide horretan sakontzea besterik ez daukagu, horrela, oraingo traba hauek ere gaindituko ditugulako.

Beraz, gaur hemen eta Urtarrilaren 7an Bilbotik, preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuaren alde egingo dugu, salbuespen neurri guztien kontra.

Guztion artean lortuko dugu,
Eskerrik asko eta
Bilbon ikusiko gara berriro!

IRUÑEKO MOBILIZAZIOA – AHOTSA.INFO
https://twitter.com/Foku_eus/status/1609134833376059393?s=20&t=LPLc4lxeUhMYfTWdIChuMw
https://twitter.com/naiz_info/status/1609182419273269249?s=20&t=LPLc4lxeUhMYfTWdIChuMw