URTARRILAREN 22an “ETXERA” IKUR BERRIA SPOT-AREN IRAGARPENA

URTARRILAREN 22an “ETXERA” IKUR BERRIA SPOT-AREN IRAGARPENA

Euskal presoen eskubideen aldeko ikur berria aurkeztu dugu urte hasieran, euskal gizartearen hainbat pertsona ezagunen laguntzarekin. Banderola berria Euskal Herriko leku guztietara zabaltzeko asmotan SPOTa ekoiztu dugu baita, eta datorren igandean argitaratuko dugu.

Sareren eta Etxerat-en Youtubeko kanaletatik egingo dugu publiko SPOTa datorren igandean, urtarrilak 22, 20:00etan.

SPOTean parte hartu dute Elias eta Mikel Miner, Jon Alzaga eta Jon Altunak, duela 30 urte ikur zaharra sortu zuen lantaldeko kideak alegia; Fermina Villanueva, Etxerat elkarteko presidenteak; Maider Galardi kazetariak; Laura Re Lozano streammerrak eta Axi Muniain surflariak, hainbat pertsona deseberdinen batera banderola berriaren aurkezpen publikoan parte hartu zutenak.