EUSKAL GEHIENGO SINDIKALAK URRIAREN 8KO DEIALDIAREKIN BAT

EUSKAL GEHIENGO SINDIKALAK URRIAREN 8KO DEIALDIAREKIN BAT

Urriaren 8an Sarek aurtengo urtean egingo duen mobilizazio eta jaialdi handiena antolatu du Donostian. “Etxera bidea gertu!” lelopean egun osoko egitaraua antolatu du adin tarte guztientzat aproposa.

Egun berezi honen bitartez bi mezu nagusi helarazi nahi ditu; Batetik, leloak dioen moduan, euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrok ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu = prest gaudela. Gertutasun hori aurrerapauso
garrantzitsua dela adierazi nahi dugu eta eskerrak eman bide horretan aktibo izan diren pertsona, eragile, sindikatu eta alderdiei, guztion artean aurrera urrats hori ospatuz.

Bestetik, lortutakoari garrantzia kendu gabe, oraindik ere urruntze politikarekin eta salbuespeneko espetxe politikarekin guztiz amaitzeko bidea egiten jarraitu behar dugula adierazi nahi dugu.

Horretarako, Izan Bidea dinamikaren baitan gure buruei 3.127.326km egiteko ezarritako erronkari amaiera emango diogu egun horretan ere, azken kilometroak Donostiako kaleetan eginaz eta, ondoren, Ilunbera eramango gaituen manifestazio koloretsu bati
ekingo diogu, azkenik jaialdiari paso emateko.

11.00etan azken kilometroa Bulebarretik
12:00etan Manifestazio Koloretsua Pio XIIetik
Ondoren, ekitaldia Ilunben eta jaialdiaren hasiera ematea.

Sarek aldarrikapena eta festa batu nahi ditu, beraz, urriaren 8an Donostian, urrunketaren aurka urte luzeetan elkartzen joan garen herritar oro Donostian batuz. Hori hala, dei egiten die herritarrei urriaren 8an goizetik Donostiara gerturatzeko, azken kilometroa egin, manifestazioan parte hartu eta Ilunbeko jaialdiaz gozatzeko.


 

https://twitter.com/HamaikaTb/status/1573253638671273985?t=pWAv1TmT-0NbQ6nghskT_A&s=08
https://twitter.com/sare_herritarra/status/1573264078868742144?s=20&t=0w02l8UQ91UVx7ausZLm9A