Asier Rodriguezen espetxeratzea «mendekuan oinarritutakoa» dela salatu dugu Santurtzin
Asteazkenean jakin genuen moduan, Asier Rodrigez, Santurtziko presoa espetxera itzularazi dute, ezarritako hirugarren gradua atzera bota dutelako. Beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duten Espetxe Tratamenduetako Batzordeen erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuz.
Asier Azaroaren 3tik zegoen gure artean, 3.graduan, inongo arazorik gabe eta legeak dioen bideari jarraiki birgizarteratze fasean aurrera eginez. Legea eskuan hartuta, Asierrek baldintza guztiak betetzen ditu 3.graduan egoteko, zigorraren erdia baina gehiago beteak bait ditu. 2030.urtean betetzen du zigorra osoki, eta 13 urte daramatza espetxean,Baina, hori hala izan arren, Audientza Nazionalak, beste behin ere, atzera bota du.
Tamalez, eta oso ondo dakigu, Asierren kasua ez dela kasu isolatu bakarra, duela hilabete batzuk ere salaketa ezberdiñak egin dira Xabier Atristainen, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaolaren edo Joseba Arregiren egoera berbera salatzeko. Horretan jarraitu behar dugu, bai kalean eta baita instituzioetan ere. Donostiak, Legorretako eta Oñatiko udalak egoera salatzeko deklarazio instituzionala onartu zuten moduan Santurtzin ere adierazpen berbera onartzea espero dugu, egoeraren kezka argi utziz eta horrelako jokaeran atzean uzteko eskatuz.
Garbi utzi nahi dugu, 5 preso hauez gain ere beste hamarna preso daudela fiskalaren errekurtsoa dela eta, epaiaren zain daude.
Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta urruntze politikarekin amaitzeko urratsak ematen ari garen honetan, Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz.
Gaur hemen batu gara egoera hau eta Fiskaltzaren eta Audientzia Nazionalaren jarrera salatzeko. Baita, Asierrek etxean behar lukeela argi adierazteko. Legeak ezarritako bideari oztopoak jartzeko jarrera hau, iraganeko egoerara itzultzeko nahiarekin baino ezin dugu lotu, halakorik ezin baita bestelakoan ulertu. Izugarria da 2023. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea.
Baina guk argi dugu, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Horrelako gertakarien aurrean, salbuespenezko espetxe politika behin betikoz amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena. Ezin ditugu atzerapauso hauek onartu eta horregatik gaude gaur hemen, baldintza guztiak betetzen dituztelako etxean izateko, eta hori horrela ez den bitartean lanean eta kalean jarraituko dugulako,