Aurtengo Donostiako jaietan Salbuespen neurrien kontra mobilizatuko da SARE
Beste behin ere, hemen gaude, Donostiako aste nagusiaren testuinguruan Sare Herritarrak euskal herriko zein jaietako zenbait eragilerekin batera antolatutako manifestazioaren berri emateko.
Tamalez, oraindik ere mobilizazioa hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatze bidean.
Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta 34 urte luze iraun dituen urruntze politika gainditzeak ez du berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketen amaiera. Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz.
Guk ordea argi dugu, Salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea da. Dagokien eskubideen da, etxera bidea legeak dioen ibilbidea jarraituz pausuz-pausu burutu dezaten.
Elkarbizitzan aurrera urratsak emateko, konponbidean jarri behar dugu preso, iheslari eta deportatuen auzia. Eta helburu hori errealitate izan dadin, den-denok behar zaituztegu.
Honela abuztaren 19an eguerdiko 12:30tan Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu. Jai giroan ere salbuespenaren aurkako aldarria kaleratuz!
Izan gaitezen Donostian etxeratzearen aldeko olatua!
Etxera Bidea Gertu! Guztion artean lortuko dugu!
Eskerrik asko!