HEMENDIK AURRERA INDARRAK BIKOIZTUKO DITUGU “ETXERAKO BIDEAN”
Gaurko prentsaurreko honen helburua da herritar guztiei deialdi zabal bat egitea urriaren 23an Donostiako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan parte har dezaten, “Ibilian Ibilian, etxerako bidean” lelopean, salbuespen-politika aplikatzeari utzi behar zaiola eta euskal presoak etxera itzultzeko prozesua martxan jarri behar dela aldarrikatzeko. Manifestazioa 17.00etan hasiko da, Antiguoko tunelean, eta Pio XII.aren plazan amaituko da ekitaldi berezi batekin.
Deialdiarekin batera, euskal presoen egoerari buruzko balorazio txiki bat egin nahi dugu.
2020ko udaren hasieran, euskal presoak mugitzeko-hurbiltzeko mugimendu txiki batzuk izan ziren. Harrez geroztik, Euskal Herritik urrunen dauden espetxeak euskal presorik ez dutela ekingo diogu udazken honi.
Zalantzarik gabe, egoera honek presoen senideen zama apur bat arintzea ekarri du, astero-astero bisitara hutsik ez egiteko hamarkada luzeetan egin behar izan dituzten bidaia luzeak laburtu direlako. Baina, halaber, alerta-egoera eragin behar digu guztioi, ez baitugu lagundu nahi egoera hau normalizatutzat jotzen.
Ez baitago normalizatuta. Oraindik ere luzea da egin beharreko bidea, eta oztopo ugari eta garrantzitsuak aurkituko ditugu, baina gu guztion esfortzuari esker gainditu ahal izango ditugu.
Datuek argi erakusten dute salbuespen-politika indarrean dagoela eta eskubideak urratzen jarraitzen dutela, eta kasu batzuetan urratze hori gero eta larriagoa dela.
-
Preso horietatik, soilik 64 daude Euskal Herrian, hau da % 32.
-
Aurten, ia guztiak pasatu dira lehen gradutik bigarrenera, baina soilik 10 pasatu dira bigarrenetik hirugarren espetxe-gradura, hau da, % 5.
-
Eta egoera hau mantentzen bada, euskal preso ia guztiek ez dute aukerarik izango espetxeko araudiaz baliatzeko, eta 40 urtera arteko espetxe-zigorrak osorik betetzera kondenatuta daude.
-
Egoera hori ohartarazpena izan behar da erakundeetatik eta sektore politikoetatik preso horiei oraingo espetxe-araudiak eskaintzen dituen tresnak erabili behar zituztela esan zieten horientzat.
Horregatik, orain, guk geuk eskatzen diegu erakunde horiei lan egin dezatela orain arte salbuespen-arauak baino jasan ez dituzten pertsona hauei benetan araudi arrunta aplika diezaieten.
Zer ekarri behar du aldaketa horrek?
-
Salbuespen-araubidea desagertzea
-
-
2. gradutik 3. gradurako progresioa kondenaren ½ beteta dagoenean ezarri behar da, Espainiako estatuko espetxeetan dauden gainerako presoei aplikatzen zaien bezala.
-
Gogoratu behar da gainerako preso horien % 1ek baino ez duela amaitzen kondena bigarren graduan. Euskal presoen kasuan, berriz, ehuneko hori % 87koa da.
-
-
-
Fiskaltzaren edo epaileen blokeoa desagertu behar da. Izan ere, sistematikoki errekurtsoak aurkezten dituzte tratamendu-batzarrek, sarritan aho batez, gradu-progresioak edo baimenak emateko hartzen dituzten erabakien kontra.
-
Oztopoak jartzeko jarrera hori ez dator bat justizia ezartzeko irizpidearekin, justiziaren politizazioarekin baizik, eta, horren aurrean, berriro aldarrikatu behar dugu espetxe-zaintzako epaitegi zentralak Auzitegi Nazionalaren menpe egoteari utzi behar diotela eta hurbilekoek hartu behar dutela ardura hori, lehenago bezala.
-
BAIMENAK. Egoera bera gertatzen da tratamendu-batzarrek espetxe-baimenak emateko hartutako erabakien kontra jarritako errekurtsoekin. Ez dugu ahaztu behar baimen horiek izateko eskubidea dutela presoek kondenaren ¼ beteta dutenean.
HEMENDIK AURRERA, INDARRAK BIKOIZTUKO DITUGU ETXERAKO BIDEAN
Horregatik, urriaren 23an kaleak hartuko ditugu berriro. Oso argi daukagu bulegoetako aldarrikapenak kalean presentzia aktiboa izatearekin uztartu behar ditugula.
Ez delako ezer amaitu Andaluziako, Levanteko edo Galiziako espetxeetatik hurbilago dauden espetxeetara aldatzearekin.
Urruntze- eta sakabanatze-politika ez delako amaitu; benetan desagertuko da preso guztiak EHn daudenean.
Gure itxaropena da urrian aldaketak errealitate bihurtzen hastea.
Eusko Jaurlaritzak espetxeen arloko eskumena bereganatzeak egoera aldatzea ekarri behar du. Euskal Administrazioak iragarri zuenez, espetxe-politika arrunta aplikatuko du, pribilegiorik gabe, baina bazterketa politikorik gabe. Berehala aplikatu behar da politika berri hori, baina ez soilik jada EHn dauden presoei. EZ. Oraindik Espainiako estatuko espetxeetan sakabanatuta dauden guztiei aplikatu behar zaie ere.
Inor ez da utzi behar iragarri zaigun espetxe-araudi berri honetatik kanpo. Premisa hori betetzen ez bada, eutsi egingo zaio eskubideen urraketari eta salbuespen-araubideari.
Ez dugu pribilegiorik eskatzen. Justizia eskatzen dugu. Eta hori aldarrikatuko dugu urriaren 23an Donostiako kaleetan.
Bakean eta bizikidetzan bizi den Euskal Herria lortzea guztion ardura da eta, horregatik, inor ez da geratu behar SAREk eta beste eragile politiko, sindikal eta sozial batzuek eskatzen dugun konponbidetik at.