#EtxeraBideaGertu ZOZKETA

#EtxeraBideaGertu ZOZKETA

SARIDUNAK / PREMIADOS: 🥳

1. Saria · 59.001 zbk. (zenbaki berria).  Gipuzkoan saldu da Irunen.

2. Saria · 12.223 zbk. Nafarroan saldu da Kasean.

3. Saria · 23.219 zbk. (zenbaki berria). Bizkaian saldu da Itzubaltzeta-Areetan.

ZOZKETAREN OINARRIAK: https://sare.eus/zozketaren-oinarriak/

 

 


ℹ️ #U13Bilbora, Informazio Garrantzitsua

Abenduaren 18an jakin genuen urtarrilaren 13an Bilbon, ordu beraren bueltan, bi ekimen jendetsu izango direla; urtero milaka herritar batzen dituen manifestazioa eta, aurtengoan baita ere, milaka zale bilduko dituen Athletic eta Errealaren arteko derbia. Joan-etorri askoren ostean, udaltzaingoarekin, futbol klubekin, zein bestelako eragileekin kontrasteak egin ondoren, eta oharrean azalduko ditugun hainbat arrazoi direla medio, guztion mesedetarako izango delakoan, manifestazioa ordubete aurreratzea erabaki dugu. Hori horrela, urtarrilaren 13an, arratsaldeko 16:00etan abiatuko gara Bilboko La Casillatik. Aldaketaren arrazoiak eta azalpenak webgunean zabaldu ditugu: