Sare Herritarrak salbuespen politikak amaitu daitezela eskatu du Eusko Legebiltzarrean
Legebiltzar honetan badago gehiengo politiko bat aspalditik apustu egiten duena, politika judizialaren eta espetxe-politikaren salbuespenen ordez, espetxe-normalizaziora bideratutako politikak ezartzearen alde, ETAren indarkeriaren amaieratik 12 urte baino gehiago igaro ondoren. Gaur, Batzorde honetan, helburu hori lortzen jarraitu behar dela adieraziko dugu:
– Zigor askatasun-gabetzaileak betetzeko beste modu batzuk ere badaude, espetxean betetzeaz gain. Espetxeen lege organikoak babestutako modalitateak. Euskal presoak modalitate horietatik kanpo ez uzteko eskatzen dugu.
– Beraz, ez dugu zigorgabetasunik eskatzen, ez eta kontrolik gabeko askatzerik ere. Beste edozein presori aplikatzen zaion araudi bera aplikatzea eskatzen dugu
– Esan dugun horrek guztiak lotura zuzena du Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionalak behin eta berriz izan duten jarrerarekin, hau da, Espetxeetako Tratamendu Batzordeek eta Eusko Jaurlaritzak proposatzen dituzten gradu-aurrerapenei errekurtsoa jartzearekin.