OHARRA: Jon Cresporen espetxeratzea dela eta

OHARRA: Jon Cresporen espetxeratzea dela eta

El Duesoko tratamendu-batzarrak Jon Crespo euskal presoari hirugarren gradua emateko erabakia hartu ondoren, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak gradu hori atzera botatzeko hartu duen erabakia beste urrats bat da gure herrian bizikidetzarako bidea oztopatzeko.

Berriro esan behar dugu espetxeetako tratamendu-batzordeek gradu-progresioak edo espetxeko baimenak ematea onartzen dutenean, irizpide profesionalen arabera hartzen dutela erabaki hori. Eta irizpide horiek zuzendu nahi ditu Fiskaltzak, Jon Crespok izan duen espetxe-bilakaeraren berri izan gabe.

Berriro ere oztopoak jarri nahi dituen jarrera baten aurrean gaude. Jarrera horren oinarrian irizpide politikoak baino ez daude, eta gainditu behar eta nahi ditugun etapetara garamatza.

Basauriko espetxeko tratamendu-batzarrak uste badu presoa hirugarren graduan egoteko moduan dagoela, eta lan-munduan sartuta egoten jarraitu ahal duela, orain arte egon den bezala, batzar horri eskatzen diogu uste horren arabera jokatzeko eta hirugarren gradurako progresioa berriro aztertzeko eta berresteko.