SARE HERRITARRAREN OHARRA

SARE HERRITARRAREN OHARRA

Mezu honen bitartez, SARE HERRITARRAK iritzi publikoari eta bereziki lotura estua izateagatik kalteren bat eragindakoei, honako hau helarazi nahi die:

Sarek ez du inolako martxarik ezta preso bakar baten aldeko inolako omenaldirik antolatu.

Beste behin ere, abenduaren 31n, Euskal Herriko beste hamarnaka herritan egingo den bezala (hileko eta urteko azken ostiraletan egin ohi dugun moduan) espetxe politika honen ondorioz euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako mobilizazioa antolatu dugu.

Gure azken urteetako ibilbideari erreparatuz, argi dago guk sekula ez dugula presorik omendu; gure lana beti nabarmendu da salbuespen legediaren salaketa zein euskal presoen eskubideen aldeko defentsa eta biktima guztiekiko errespetua, elkartasuna eta babesaren arteko oreka uztartuz lan egiteagatik.

Hori dela eta, sufrimendu erantsi hau inolako biktimari ez eragiteko asmoz, Arrasateko Sarek egindako deialdian agertzen ziren herriko presoe eta errefuxiatuen izenak kendu zituen atzo arratsaldean bertan, sortutako gaizkiulertua (nolabaiteko omenaldi bat egiteko asmoa) eta sortu zezakeen min gehigarri oro ekiditeko helburuz. Honekin, deialdiaren helburua argitu eta inolako kalte ez eta gaizki ulerturik sortzeko borondatea agerian utzi nahi izan da.

Zinez sentitzen dugu bizitako nahasmena eta sortu ahal izan dugun mina. Honek minik eragin badu, gure aldarrikapena egiteko moduan asmatu ez izana hausnartzen dugu.

Lanean jarraituko dugu, salbuespen legedia amai dadila exijituz, elkar ulertzea bermatuz; elkarbizitzaren eta bakearen alde.