Tipularen sehaska kanta filmaren estrenaldia
Tipularen sehaska kanta, Lander Garrok zuzendutako film-dokumentala, espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina azalera ekarri nahi duen Filma. Estrenaldia Otsailaren 3an izango da Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 19:00.
Tipularen Sehaska Kanta (2021)
Euskal Herria. Zuzendaritza: Lander Garro.
Iraupena: 83 min.
Hizkuntza: euskara, gaztelania (subtituloak)
SINOPSIA. Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografikoaren baten bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua.1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nana de la cebolla olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?
HURRENGO EMANALDIAK:
Otsailak 4 · Urruña · 20:00 · Itsas Mendi Aretoa
Otsailak 8 · Oñati · 19:00 · Kultur Etxea
Otsailak 9 · Elorrio · 19:30 · Arriola kultur aretoa
Otsailak 16 · Bergara · 20:00 · Seminarixoan
Otsailak 20 · Etxarri Aranatz · 19:00 · Kultur Etxea
Otsailak 21 · Donapaleu · 20:30 · Complexe Saint Louis
Otsailak 22 · Maule · 20:30 · Maule Baitha
Otsailak 23 · Donibane Lohitzune · 20:30 · Le Sélect
Otsailak 25 · Hendaia · 20:30 · Les Variétés
Otsailak 27 · Kanbo · 18:00 · L’Aiglon
Otsailak 28 · Donibane Garazi ·20:30 · Le Vauban
MARTXOA:
Martxoak 1 · Getaria (Lapurdi) ·20:30 · Getarienea
Martxoak 3 · Baiona · 20:30 · L’Atalante
Martxoak 9 · Hernani · 19:00 · Biterri Kultur gunea
Martxoak 17 · Amasa – Villabona · 20:00 · Gurea Zinema
Martxoak 26 · Lasarte – Oria · 20:30 · Kultur Etxea
APIRILA:
Apirilak 23 · Leitza · 18:00 · Herri Aretoan
LANDER GARROK ‘TIPULAREN SEHASKA KANTA’ DOKUMENTALA AURKEZTU DU IRUDIENEAN. HONETAN, PRESO ETA GAIXO EGOTEA ZER DEN KONTATZEN DU