Justiziarekin zerikusirik ez duten erabaki judizialen aurrean gaude; aitzitik, mendeku-jarreretan oinarritutako erabakiak dira.
Marixol Iparagirreri 100.2 artikulua aplikatzearen eta Unai Paroti “3G” sailkapena ematearen aurka —berriz ere— helegitea jartzeko erabakiek hamarkadak —30 urte baino gehiago— espetxean eman dituzten eta, betetako zigor-denbora kontuan hartuta, aspaldi etxean egon beharko luketen presoei eragiten diete.
Ez da ahaztu behar 100.2 artikulua aplikatzeko edo espetxe-graduz igotzeko gomendioak Euskal Espetxe Administrazioko profesionalengandik datozela; hau da, preso horien eguneroko bilakaera bertatik bertara ikusten duten eta gizarteratzeko prest daudela irizten dieten profesionalengandik.
500 kilometrora dauden organo judizialek erabaki horien aurka helegitea jartzen dutenean —presoen bilakaerari buruzko zuzeneko ezagutzarik izan gabe—, Kode Penalean definitutako prebarikazio-delituaren (nahita erabaki bidegabea hartzea) adibide argia da hori.
Egoera horiekin amaitu nahi bada, konpromisoa hartu behar dugu espetxe-politika arruntak aplikatzeko eta konfrontazioa zein bizikidetzaprozesua sustatzen ez duten egoerak betikotu nahi dituzten presio-taldeei aurre egiteko —ETA desegin eta 15 urtera ere horretan jarraitzen duten taldeei, alegia—.



