Sarek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena maiatzean zehar hamaika herritan

Sarek deituta, euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena maiatzean zehar hamaika herritan

Dakizuen moduan urriaren 8an Sarek amaitutzat emango du duela bi urte ezarri genuen erronka: 3.127.326 km egitea, Euskal Herrian dauden biztanle adina kilometro bizikidetzaren, bakearen eta euskal presoen etxera itzultzeko prozesuaren alde. Km horiek mila modu eta eratan egin ditugu, bai Sarek deitutako mobilizazio eta ekimenen bidez, baita bi urte hauetan Izan Bidea aplikazioan banaka edo taldeka egindako urratsak erregistratu dituzuen herritarren ekarpenaren bidez, aldarrikapen hauek mendira eramanez, ibilaldietara, bizikletan ibiltzera, patinetan, igerian edo korrika egitera…

Gaur, hitzartze hau probestu nahi dugu, zuoi guztioi eskerrak emateko, eta urrira bitarte gurekin urratsak ematen jarraitzera animatzeko, gure buruei ezarritako erronka burutu bitarte.

Izan ere, erronka honen bitartez, euskal presoei ezarritako salbuespeneko espetxe politika bertan behera uzteko herri honek duen nahia mugimenduaren bitartez, aktibazioaren bitartez, kilometroak eginez, adierazi nahi izan dugu. Eta baita, hein handi batean, lortu ere. Izan ere, azken bi urteetan, espetxe politikaren baitan aldaketa garrantzitsuak ikusten hasiak gara; 40 urte luzez ezarritako urruntze politikarekin amaitzen hasiak gara eta isolamendua eta lehen gradua iraganean geratu dira. Lorpen hauek urte guzti hauetan egindako lanaren eta kalean bildutako herritarren bultzadaren fruitua dira, eta horregatik, eskerrak eman eta bide honetan urratsak ematen jarraitzeko eskatu nahi dizuegu. Izan ere, oraindik luzea da egiteko dugun bidea; 85 dira oraindik EHtik kanpo dauden euskal presoak, hirugarren gradua eta baimenak eskuratzeko bidea oztopoz josia dago eta gaur gaurkoz gutxi dira progresio hori eskuratzea lortu duten presoak, oraindik 19 larriki gaixo diren preso daude espetxean eta gurasotasunak espetxean zailtasunez beteriko aukera izaten jarraitzen du.

Asko dira beraz, salbuespenaren baitan gainditu beharreko trabak. Baina bidea hasia dugu, arrakalak zabalik dira hormetan, eta etxeratze prozesua inoiz baino egingarriagoa da, orain arte moduan lanean eta urratsak ematen jarraitzen badugu.

Etxera bidea gertu! Lelopean irten gara gaur kalera; salbuespen legedia deseginez eta urruntze politikarekin amaituz, etxera bidea geroz eta gertuago dagoelako eta herri hau etxera bide hori ahalbidetzeko gertu! Prest! dagoela erakutsi duelako.

Kalean gaude, aktibo, mugimenduan, ezberdinen artean akordioak eginez, esperientzia eta bizipen kontrajarriak izan ditugunon artean hitz eginez, batuz, enpatia ariketa sendoak garatuz… elkarbizitzarako eta bakera bidea egiten ari gara, salbuespen neurriak salatuz eta legedi arrunta exijituz, euskal presoei dagokien etxerako bidea egiteko ateak zabaltzen ari gara.

Eta bide honetan jarraituko dugu. Horretarako, gaur batu garen guztioi, urriaren 8ko deialdian parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Guztion bultzadaz iritsi gara honaino, eta guztion bultzadaz Donostiako kaleak bete eta Ilunbe txiki utzi behar dugu. Jarrai dezagun bidea egiten!


https://twitter.com/naiz_info/status/1522949182855725057?s=20&t=NEeIQzs0TNxHDL5XNYiJZA
https://twitter.com/Foku_eus/status/1523558803156914176?s=20&t=p2OXR5c8JTymCi5NjTEsAA

Datozen ekimenak

AZKEN BIDEOAK #IZANBIDEA