urriak 8 MOBILIZAZIOA + JAIALDIA, Eta zer egigno dugu egun horretan Donostian?

urriak 8 MOBILIZAZIOA + JAIALDIA, Eta zer egigno dugu egun horretan Donostian?

Hamaika telebista


Urriaren 8an, Donostian elkartuko gara
• 11.00 Bulebarra #IzanBidea dinamikaren azken Kmak
• 12.00 Pio XII-n Manifestazioa
• 13.00 Ekitaldia + jai-gunearen irekiera
• 15.30 Illunben Kontzertuak eta jaialdia

ZER EGINGO DUGU EGUN HORRETAN DONOSTIAN?

Mobilizazio handi bat izango da. 11:00etan hasiko da, Boulevardean, azken kilometroak egiteko.

Jarraian, manifestazio koloretsu bat egingo dugu, 12:00etan, Pio XII plazatik hasita.

Manifestazioari amaiera emateko, ekitalditxo bat egingo dugu Ilunberen kanpoko aldean, non, komunikatua irakurri ondoren, goizaldera arte luzatuko den musika-jaialdirako prestatutako tabernak eta jateko gunea zabaldu baititugu.

Hala, arratsaldeko lehenengo orduan, 15:30ean, Ilunben, musika-jaialdia hasiko da. Partaide hauekin, besteak beste: Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, McOnak, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus…

Gune bat egongo da txikienentzat ere, Porrotxekin eta entretenimendurako bestelako jarduera askorekin. Egun borobila izatea nahi dugu. Jarduera ugarirekin. Adin guztietarako. Giro ona. Eta jateko eta edateko aukera, bertan jarriko diren txosnetan.

Aldarrikapen-eguna izango da, baina jai-eguna ere. Bateragarriak baitira. Zalantzarik gabe, halako egun bat antolatzeko, jarduera guztiak bideratzeko, boluntario asko beharko dira, eta prentsaurreko hau baliatu nahi dugu laguntza eman nahi duen jendeari jakinarazteko hilabete batzuk barru boluntario gisa izena emateko aukera zabalduko dugula.

Sarrerak eta bonoak salgai: https://sare.eus/urriak-8/

KASU! uztailaren 1etik aurrera Sarreran prezioa aldatuko da


https://twitter.com/Liherband/status/1525039982439763971?s=20&t=VusPZ6WLhp1buWFHE3ftmQ
https://twitter.com/HamaikaTb/status/1525072033649938432?s=20&t=GPaJfT6BYtHMSQmUyGhL8w