Luhusok, etapa berri baterako ateak zabaldu zizkigun zalantza izpirik gabe.
Aste honetan burutu zen Parisen, anakronismoaren islada den Bakegileen aurkako epaiketa. 2016an Luhuson emandako gertakari haietatik, 7 urte eta erdira. Haien ekimenak orduan trabaturik zegoen bake prozesua berriz abiarazteko eragin ukaezina izan zuen. Bakearekiko eta konponbide eta elkarbizitzaren bidean eskuzabaltasun eta konpromisoaren erakusle izan zen.
Luhuso mugarri izan zen trabaturik zegoen bake prozesua abiarazteko eta epaiketa hau ere baliatu nahi genuke oraindik ere askatzeke dauden korapiloei heltzeko.
Euskal Herriak denbora luzeegian ezagutu duen konfrontazio egoera baten ondorioei aterabide eman eta konponbide eta elkarbizitzaren aldeko ateak zabaltzen jarraitzeko unea dela adierazi nahi dugu.
Mendeku goserik gabeko bake osoa eta iraunkorra lortzeko lan egiten jarraitzea dagokigu. Salbuespen legediak arau izateari utzi eta oraindik espetxean edo erbestean daudenen egoerari aterabide bat ematea behar beharrezkoa da, hala nola biktima guztiei bidezko tratamentua emateko helburua betetzea.
Denborak erakutsi digu, Luhuso aro berri baterako mugarri izan zela eta bide horretan, Bakegileek abiarazitako bideari jarraiki giltzarri izaten jarraituko dugu kaleetan, esparru politikoan, sindikalean eta sozialean… hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren gizarte gisa nahi dugun etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko.
Elkarbizitza eta konponbidearen bidean…ETXERA!