Select Page

Konferentzia honetan, hainbat hamarkadatako konfrontazioaren eta sufrimenduaren ondoren, elkarbizitzarantz aurrera nola egin hausnartzen aritu gara.

Konferentzia honetan, hainbat hamarkadatako konfrontazioaren eta sufrimenduaren ondoren, elkarbizitzarantz aurrera nola egin hausnartzen aritu gara.

SARE Herritarrak, eskerrak eman nahi dizkio gaur Kursaal aretoan egin dugun Konferentzian modu batean edo bestean parte hartu duten guztiei.
Eta nola ez, hamarkadetako konfrontazio eta sufrimenduaren ostean, elkarbizitzarako bidean gai hauei buruz hausnartzeko gonbitea onartu diguzuonoi ere.

Oinarrizko bi gai azpimarratu nahi ditugu SAREn:

1.- Bakea indarkeria eza baino gehiago da. Duela hamar urte baino gehiago indarkeriari amaiera eman zitzaionean, indarkeria hark utzitako ondorioei amaiera ematea eskatzen du bakeak. Salbuespenean oinarritutako espetxe-politikarekin amaitzeaz gain, indarkeria ezberdinen biktimak estrategia politiko alderdikoierako erabiltzeaz uzteaz ari gara.

2.- Egun gutxi barru sartuko da indarrean zigor batuketari dagokion 7/2014 lege erreforma. ENTZUTEGI NAZIONALARI eta EUSKAL ESPETXE ADMINISTRAZIOARI honakoa luzatu nahi diegu.

ENTZUTEGI NAZIONALARI, botere legegileak onartzen dituen legeak nahitaez bete beharrekoak direla eta aldaketa horren aplikazioa, trikimailuak tarteko, atzeratzen ez saiatzea espero dugula. Legea aplikatze hutsarekin, asko dira askatasunean egon beharko lirateken presoak.

Euskal Espetxe Administrazioa. Legearen aldaketak, 3. gradura edo baldintzapeko askatasunera igaro daitezken presoen kopurua nabarmen haundituko du. Zinez espero dugu gradu progresio hauek ez ditzaten behar baino gehiago luzatu, honek, presoek bete beharreko zigorra behar luketena baino egoera gogorragoan betetzea ekarriko bait luke.

Aurrera goaz, nahi genukeena baino geldoago baina aurrera, oraindik bide asko egiteko badago ere. Eta hontarako, bidelagun izan nahi eta behar zaituztegu, afera hau gu guztion erantzukizuna delako, eta egon zirenei, gaudenoi eta egongo direnei zor diegulako.

Brian Currin Abokatu hegoafrikarra

Maria Jauregi ETAren biktima