Izadi gurasoekin egon behar duela aldarrikatu dute burlatan

Izadi gurasoekin egon behar duela aldarrikatu dute burlatan

Tamalez larunbatean, berriro ere mobilizatu ginen, espetxean dagoen ume baten eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. Lehenago Xua, Irati … edo beste ume batzuekin egin bezala, beraien eskubideak errespeta daitezen eskatu nahi dugu.

Izadi, Aranjuezeko Kartzelan dago, eta datorren Urtarrilaren 23an 3 urte beteko ditu eta hainbatetan salatu dugun une gogor hori iritsiko zaio ezer egiten ez badugu. Bere gurasoengandik banandu eta amamarekin Algortara joan beharko da.

Garbi dugu badaudela aukerak legearen baitan eta gurasoen baldintzak ikusita, banaketa hau ez eman eta IZADIren eskubideak errespetatzeko eta bere gurasoengandik ez banatzeko. Larunbatean Burlatatik, instituzio eta arduradun ezberdinei eskatu nahi izan genien dagozkien erabakiak hartu eta banaketa hau ekidin dezaten