Select Page

Ainhoa Barbarinek espetxean jarraitu beharko du, Auztegi Nazionalak bigarren aldiz gradu erregresioa ebatzi ostean

Ainhoa Barbarinek espetxean jarraitu beharko du, Auztegi Nazionalak bigarren aldiz gradu erregresioa ebatzi ostean

Beste behin ere, horretarako ardura eta beharrezko informazioa duen Espetxe Tratamenduetako Batzordearen proposamena eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren aurka egin du Audientzia Nazionalak, presoek garatu beharreko espetxe ibilbidea eta etxerako bidea oztopatuz.

Bigarren graduan jarraitu beharko du Ainhoa Barbarinek Martuteneko espetxean, fiskalak bere hirugarren gradua eteteko aurkeztu zuen helegitearen gainean, Espetxe Zaintzako Epaitegiak horrela ebatzi duelako.
Ainhoari esan bezala bigarren aldiz eten zaio etxera bidea gauzatzeko duen eskubidea, birritan birgizarteratzeko fasean aurrera egiteko aukera eten zaio. Legea esku artean, Ainhoak 3. graduan egoteko baldintza guztiak betetzen ditu. 21 urte daramatza espetxean eta bere kondenaren 2/3ak erruz beteak ditu.

Euskal gizartearen zati handi batek, behingoz, espetxeen salbuespenarekin amaitzea eta konponbidearen eta presoen etxeratzearen bidean aurrera egitea eskatzen duen honetan, Espainiako justiziak ere entzun egin beharko luke nahi hori, eta bat etorri euskal presoei legedi arrunta aplikatzeko borondate horrekin.

SAREtik behin baino gehiagotan azaldu nahi izan dugu, lege arruntak ez duela inolaz ere esaten presoek espetxe harresien barruan zigorrak bete behar dituztenik azken egunerarte, eta espetxealdia espetxeetako harresietatik kanpo betetzeko beste modu batzuk aplikatu ezin zaizkienik, hala nola 3.gradua zein baldintzapeko askatasuna.

Honela gure atsekabe eta haserrea adierazi nahi dugu berriro ere Ainhoa Barbarin presoaren etxeratze prozesuan salbuespenezko espaitegiek hartutako erabakia dela eta. Salbuespenezko epaitegiek, salbuespen legedia aplikatuz presoek aspaldi hasitako etxera itzultzeko bidea oztopatzen jarraitzen dutelako.

Baina guk argi dugu, guk elkarbizitzari ateak irekitzen jarraituko dugula eta horrelako gertakarien aurrean, salbuespenezko espetxe politikaren atea behin betikoz ixteko lanean jarraituko dugula eta euskal gizarteari ere dei egiten diegu beraiek ere giltzak eskuetan har ditzaten iraganera betikotu nahi gaituzten ateak itxi eta etorkizuneko ateak irekitzen jarrai dezagun.