Xabier Atristainen auziaren inguruan emaniko epaiaren aurrean sarek duen iritzia plazaratu nahi du
Gaurko agerraldian, Sare Herritarrak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak pasa den astean Xabier Atristainen auziaren inguruan emaniko epaiaren aurrean duen iritzia plazaratu eta epai honek ekarri behar lituzkeen ondorioen inguruan aritu asmo dugu.
Lehenik eta behin, hamarkada luzeetan, bai alor politikotik, eragileetatik eta baita alor judizialetik ere, euskal presoek jasan duten eskubide urraketa behin eta berriro salatu dela gogorarazi nahi dugu.
Pasa den astean Estrasburgotik jasotako epaiaren berrespenak, horri erantzuten dion hain zuzen ere. Hau da, atxilotuak diren pertsonek abokatuen asistentzia jasotzeko dute eskubideari. Eskubide hau atxilotze une beretik eta epaile aurrera joan artean errespetatua izan behar da.
Eta hain zuen ere, eskubide hau da kasu honetan, eta baita beste hainbestetan ere, errespetatua izan ez dena. Asko dira, Xabier Atristainen egoera berean, Audientzia Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak.
Funtsean, honako artikulu hauek urratu dira; Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 6.1 eta 6.3 artikuluak, eta hori zuzendu behar izan du Europako Auzitegiak.
Egiaztatu behar dugu, dagoeneko, Auzitegi Nazionala bera ari dela ezohiko egoera horiek zuzentzen, Gorka Palaciosen epaian eta joan den ostiralean Iglesias Chouzaren kasuan ezagututako epaian ikus daitekeenez; izan ere, absolbitu egin dute, haren aurkako froga bakarrak inkomunikazio alditik atera zituztelako.
Horrek behar luke egoera beraren baitan zigortuak izan diren pertsonei ezarri behar litzaiekeena. Izan ere, epai honek ondorio bat eta bakarra behar luke, justizia demokratikoak onar dezaken ondorio bakarra; defentsarako eskubiderik gabe, ezin da zigorrik egon. Logika honen baitan, inkomunikazio aldian, defentsarik gabe eskuratutako frogetan oinarritutako zigor guztiak baliogabekotzat jo behar lirateke.
Espainiar Estatua zigortua izan da, eta ondorioz, jasotako zigorra aintzat hartu eta Europako Giza Eskubideen Hitzarmena oinarri hartuta, sortutako eskubide urraketa erreparatzea dagokio.
Sare Herritarraren ustez, barne-auzitegiek, Auzitegi Nazionalak eta/edo Auzitegi Gorenak irtenbide juridiko egokia eman behar diete kasu horiei guztiei, egoera hau jasan duten pertsonak ez daitezen Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzera behartuta egongo. Honek, beren eskubideak urratzen jarraitzea eta espetxealdia luzatzea baino ez baitakar.
Egoera honi amaiera emateko unea da. Sarek, lanean jarraituko du eskubide urraketa oro atzean utzi artean.
>> Documento de SARE Sentencia Atristain (CASTELLANO PDF)