Ekaineko azken ostirala
Euskal presoaktrukerako txanpongisa erabiltzen jarraitzendute Espainiakoindaratzerakoienak. Herri hau iraganera ainguratzeko saiakera mantendu nahi dute hainbat alderdi politiko, judizial eta biktimen elkarte jakin batzuek, eta helburu horrekin bat eginez, Espainiako justiziak, eta, zehazkiago, Auzitegi Nazionaleko sektoreek hauspoa ematen diete. Juan Manuel Inziarte errenteriarra, Joseba Borde ugaotarra eta Jose Mari Novoa gasteiztarraren kasuak izan dira zoritxarreko albistea azken hilabete honetan. Berriz ere, hirurak etxera itzultzeko prozesua oztopatu dute, eta beren eskubideak nabarmen urratu dituzte.
Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak berretsi egin du Inziarteren hirugarren graduari jarritako helegitea, eta kartzelan jarraitu beharko du. Presoak 68 urte ditu, 14 urte baino gehiago daramatza espetxean eta duela gutxi iktus bat pairatu du, eta horregatik ospitaleratu behar izan zuten.
Epaitegi berak errekurtso fiskala noiz ebatziko zain, hirugarren graduan sailkatuta zegoen Joseba Borde espetxera itzuli behar izan da. Ugaokoak 64 urte ditu, 20 urte eta erdi daramatza espetxean eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenen zerrendan dago. 2019an zigorraren hiru laurdenak bete zituen.
Gauza bera gertatu da Jose Mari Novoarekin, 23 urte eta erdi baitaramatza espetxean, eta asteazkenean itzuli zen Zaballako espetxera, epaitegi berak hirugarren graduari jarritako helegitea noiz ebatziko zain.
Alde batera utz dezatela hipokrisia behin eta berriz, mendeku gisa zigorra sustatzen dutenek eta euskal presoentzako zigorgabetasuna proposatzen dugula alegatzen dutenek. Ez gezurrik esan!
Euskal presoek, batez beste, 20 urte egin dituzte espetxean. Horietatik bostek 30 urte baino gehiago eman dituzte preso. 7 euskal presok 70 urte baino gehiago dituzte, eta 16k gaixotasun larriak dituzte diagnostikatuta. Espetxean hiltzea nahi badute, argi esan dezatela.
Ia guztiek zigorrarenerdia betedute, eta zati handi batek, zigorrarenhiru laurdenak.Legearrunta aplikatuko balitzaie, espetxe-ibilbideari buruzko erabakiak epaile naturalak hartuko balitu, horietako asko eta asko kalean egongo lirateke. Lege arruntak ez du inola ere esaten zigorrak espetxeko harresien barruan bete behar direnik azken egunera arte, araubide irekian betetzeko aukerarik izan gabe, gizartearekin harreman estuagoan bizitzeko aukera ukatuz.
Elkarbizitzaren eta herri honen etorkizunaren alde lanean jarraituko dugu, eta mobilizatzen jarraituko dugu euskal gizartearen gehiengoak nahi duena betearazteko. Etxera itzultzeko oztopoen aurrean, beharrezkoa da uda honetan herri bakoitzean deitutako mobilizazioetan parte hartzea.
Etxera bidea gertu!
Etxera!