SAREk VIII. Batzar orokorra egin du Astigarragan

SAREk VIII. Batzar orokorra egin du Astigarragan
2022/2023 urteko bideo laburpena

Urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestazio jendetsuaren arrakastaren ondoren, SAREren 8. Batzar honi animoz eta indarberrituta ekingo diogu.

Denbora eta sufrimendu asko behar izan da, baina gaur egun esan dezakegu, pertsona askoren ahaleginarekin, urruntze-politika, ezarrizenetik 34 urte igaro direnean, amaitu dela. Oso etapa luzea izan da amaitu dugun hau.

Jakin badakigu egiteko dugun bidea ez dela erraza izango. Aurrez aurre dugu gatazkan eta prebarikazioan oinarritutako justizia, bainagure alde dugu, gero eta garrantzitsuagoa den euskal gizartearen zati bat, egoera horri amaiera emateko prest. Eta bide hau egiteko prest gaude.

Eta bide hori egin behar da gure Herrian garatutako indarkeriek eragindako mina aitortuz. Aitortza eta enpatia hori biktima guztiei helaraziz, guztion artean EHko bizikidetza berreraiki behar dugulako.

Urruntzea amaitzeak ez du esan nahi arazoa konpondu denik. Lehenengo urratsa euskal espetxeetara lekualdatzeko aldarrikapena izan da,baina ez salbuespeneko espetxe-legeria aplikatzen jarraitzeko, baizik eta hainbat hamarkadatan espetxeratuta egon ondoren, legeria arruntaaplikatuz etxerako bidea gauzatu ahal izatea.