IZADIREN ESKUBIDE ETA ONGIZATEA EGON BEHAR DIRA MENDEKUAREN GAINETIK

IZADIREN ESKUBIDE ETA ONGIZATEA EGON BEHAR DIRA MENDEKUAREN GAINETIK

Azken urte honetan ozen aldarrikatu dugu Izadik ama eta aitarekin egon behar zuela etxean.

Iñigo Gutiérrez Getxoztarrari onartu egin zioten hirugarren gradua, 3 aste beranduago bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta espetxera itzuli beharko izan da.

Izadiren aitak kalean egon behar luke duela 3 urte, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespen politiken ordez, haien legea aplikatu eta beteko balute. 

Baina 3 urteko ume baten eskubide eta ongizateaz ari gara, horrek edozein mendekuren gainetik egon behar luke.  

Onartezina da Izadiri eragiten ari diren sufrimendua. Amagandik banatuta bizi behar izatea gutxi ez balitz, orain aitagandik ere banatzen dute. Ulertezina benetan, amorratuta eta haserre gaude. 

Oso kezkatuta gaude eta elkarretaratzeak deituko ditugu, Izadik ama eta aita behar dituela aldarrikatzeko.

Izadi gurasoekin etxera!