Select Page

IKUSEZINAK. Erbesteratuen haurrak, Miren Azkarate Badiolaren liburua

IKUSEZINAK. Erbesteratuen haurrak, Miren Azkarate Badiolaren liburua

IKUSEZINAK. Erbesteratuen haurrak
Egilea: Miren Azkarate Badiola
Argitaratzen du: GARA. Baigorri Argitaletxe SA Paginazioa: 192 orr. / Ilustratua
Hizkuntza: Euskaraz


ERBESTEAREN SEME-ALABAK
Esperientzia pertsonaletik eta arrazoi politikoengatik gurasoen erbestean edo deportazioan jaio, hazi edo bizi izan diren haur eta gazteen ikuspegitik idatzitako liburua da hau. Herri honetako sufrimenduaren kroniketan inoiz agertu ez diren errugabeak. Maletadun haur eta nerabeak. Ikusezinak ziren. Hala ere, existitu ziren, existitzen dira. Miren Azkaratek lehen aldiz jaso du beraien ahotsa.

«Beti alde egiteko prest, beti beldurrarekin, bera eta senide guztiak. Egoeraz eta etxean bizi zuten guztiaz oso kontziente ziren bi txikiak ere; bazekiten etxean bizi zutena kalean ezin zutela azaldu. Kalean eta etxetik kanpoko jendearen aurrean alegiazko beste bizitza bat azaltzen zuten, eta bizitza horretan aita ez zegoen etxean».

Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben kontakizunak. Venezuela, Mexiko, Iparralde, Kuba, Suitza, Cabo Verde… Ikusezin izateari utzi nahi dioten bizipenak.

EGILEA: Miren Azkarate Badiola (Donostia, 1984). Kazetaria. Hainbat euskal hedabide eta elkartetan lan egin du. Gaur egun liburuzaina da eta “Gaur 8” astekarian eta Antxeta Irratian kolaboratzen du. 2016an Errenteriako Mariasun Landa Saria irabazi zuen “Emakumezkoen begirada” modalitatean. Hauxe da bere lehen liburua, erbesteratzeak eta deportazioak baldintzatutako familietan hazi diren haurren oinazeen eta ilusioen testigantza zuzenetik idatzia.

AURKEZPENAK ANTOLATU DITUGU, EGILEA ETA GARAren LAGUNTZAREKIN