Euskal gehiengo sindikala bat egin du “Behin betiko” dinamikarekin
Gaur Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ordezkatzen dugun sindikatuok berriro mobilizatu gara, gure herriak urtetan bizi izan duen gatazkaren ondorioen konponbideak duen garrantzia mahai gainean jartzeko. Euskal presoen etxeratze prozesuan urrats garrantzitsuak eman badira ere, korapilo handiak falta dira askatzeko oraindik, salbuespenak indarrean jarraitzen du oraindik.
Europar Batasuneko zigorren batuketaren lege erreforma albiste pozgarria bada ere, bide luzea falta da oraindik egiteko. Biolentzia ezberdinen biktimek egia jakitea eta aitortza behar dute, honen eskutik, espetxean dauden eta erbestean dauden euskal herritarren etxeratzea beharrezkoa da iraganera iltzatzen gaituzten korronteei amaiera eman eta behin betiko elkarbizitzari begira jartzeko.
Horregatik, langileok ere Sareren jardunarekin bat egiten dugu beste behin, langileok ere gure ekarpena egingo diogu konponbide prozesuari, gure alea jartzeko prest gaude etxera bidean. Hain zuzen ere, hori aldarrikatzeko langileok ere Urtarrilaren 11an Bilbon izango gara. Arratsaldeko 17:00 La Casillatik abiatuta, berriro ere milaka eta milaka izanen gara Bilboko kaleak herritarrez bete eta BEHIN BETIKO bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren garaia dela aldarrikatuko dugunak.