EPPK-K ONGI ETORRIEN INGURUAN EGINDAKO ADIERAZPENAREN BALORAZIOA

EPPK-K ONGI ETORRIEN INGURUAN EGINDAKO ADIERAZPENAREN BALORAZIOA

Gaurko agerraldiarekin hasi aurretik, atzo arratsaldeko 20.00etan zabaldutako berriaren inguruko gure irakurketa partekatu nahi genuke zuekin. Dakizuen moduan, bart euskal presoen kolektiboak ongi etorrien inguruan adierazpena egin zuen. Saretik, euskal presoen kolektiboak emaniko urratsa enpatia ariketa sendo gisa ulertzen dugu, elkarbizitzaren bidean ekarpen garrantzitsua dela baloratuz. Behin eta berriro esan izan dugu, bizipen eta sufrimendu anitzek osatzen dutela gure herria, eta guztien arteko oreka bilatzean dagoela gakoa. Horrekin zera esan nahi dugu, guztioi dagokigula arduraz eta enpatiaz jokatzea, guztioi dagokigula oreka hori ahalbidetzea eta guztion esku dagoela aurrera urratsak ematen jarraitzea. Askotarikoak izan dira orain arte bai batetik zein bestetik izandako pausu eta adierazpenak, eta hau, bide berean datorren urrats gisa kokatzen dugu. Espero nahi genuke elkarbizitzan aurrera egiteko borondate hori egun euskal presoei eta senideei horrenbeste min egiten dien salbuespeneko espetxe politika hau indarrean mantentzen duten horiengan ere isladatzea.