Ainhoa Barbarin urretxuarra espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta

Ainhoa Barbarin urretxuarra espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta

OTAMOTZ.EUS

Atzo arratsaldean kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan Ainhoa Barbarin Iurrebasoren espetxeratzea salatzeko eta senitartekoei elkartasuna adierazteko. Gaur (ostirala), 20:00etan, manifestazioa egingo dute Gradu erregresiorik ez! lemapean. Manifestazioa Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko da.

Barbarin espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua kenduta. 20 urte espetxean pasa eta gero, 2022ko urrian hirugarren gradua aplikatu zioten. Ordutik, kalean egoteko aukera izan du. Audientzia Nazionalak aginduta, hirugarren gradua kendu diote eta kalera irteteko aukerarik gabe espetxeratu dute berriz ere.

https://twitter.com/sare_herritarra/status/1628475552930709504?s=20