Badira Auzitegi Nazionaleko eremu judizialetik askatasun-gabetzea betetzen hamarkadak daramatzaten euskal presoak etxera itzultzeko bidea oztopatzen jarraitzen dutenak.

Gaur berriz ere, jarrera hori Idoia Mendizabalen aurka hartzen da.

Duela egun batzuk salatu genuen bezala egiten da, justizia-irizpideekin zerikusirik ez duten jarreretatik urrun eta mendekutik gertu.

Hauteskunde-prozesu berri baten aurrean, euskal presoen eskubideak urratzen dituzten egoera horiek gehiago ez luzatzea eskatzen dugu.

Gogoratu behar da Idoia Mendizabali 3.gradua onartu ziotela, espetxeetako profesionalek proposatuta, eta helegitea jartzen dutenak epaile eta fiskalak direla, preso horien bilakaeraz ezer ez dakitenak.

Sarek euskal gizartearen borondatearen aurkako erabaki hauek salatzen jarraituko du.