Gaur hemen batu gara, euskal gehingo sindikaleko ordezkariok, gaztakaren ondorioen gainditzea “Ezin dala gehaigo luzatu” ozen eta argi esateko. Urteak daramatzagu presoen eskubideen alde gure indarrak batu eta mobilizatzen. Urteak daramatzagu gatazkak utzitako ondorioak gainditzeko gure indarrak batzen. Eta gaur, dagoeneko ETAk bere jardueraren etenaldia iragarri zuenetik 15 urte beteko direlarik datorren urtean, berriro ere batu gara “Ezin da gehiago luzatu” leloa, hemen, Euskalduna Jauregi aurrean, lau haizetara zabaltzeko. Hemen, euskal langileontzat hain esanguratsua den Euskaldunan, konponbidea, elkarbizitza eta bakearen aldeko gure konpromesua berresten dugu. Eta horregaitik argitara eman nahi dugu, bihar hemen ospatuko den Sareren II. Konferentzian parte hartuko dugula.

Anomalia demokratiko bat da oraindik ere 50 bat euskal preso erregimen itxian jarraitzea. Eta anomalia hori gainditzea ezinbestekotzat jotzen dugu elkarbizitza agertokietara jauzia eman nahi badugu. Euskal jendartearen nahia ez ezik, beharra ere badelako euskal presoen auzia behin betiko konpondide bidean jartzea.

Bide beretik, eta biharko konferentziaren helburuetako bat ere bada, gatazkak utzitako biktima guztien aitortza ezinbestekotzat jotzen dugu. Eta haientzako, egia, justizia eta erreparazioa exigitzeaz gain, bide horretan gure konpromisoan berresten gara, sindikalismotik gure ekarpena egiteko prestutasun osoa agertuz, berriz ere.

Horregaitik guztiagaitik, lehen esan bezala,bihar hemen, Euskalduna Jauregian ospatuko den Sareren II. Konferentzian izango gara. Bertako zein nazioarteko adituen ekarpenak behin betiko konponbiderako bidean ezinbesteko aportazioa izan daitezkeelako eta guztion ardura ere badelako, bakoitza bere esparruan konponbide horren aldeko pausuak ematen jarraitzea.

Ezin delako gehiago luzatu… konponbidea, bakea eta elkarbizitza!